2025/07/07

Urtero Estatu Batuetako euskaldunei eta bisitan daudenei egiten zaien gonbitea da Euskal Kantari Egunean parte hartzea. Azken urteotan normalean Gardnervilleko eta Rocklineko euskal etxeek tartekatuz antolatu izan dute eta aurten Gardnerville-ri, bertako Mendiko Euskaldun Clubari dagokio antolaketa. Abuztuaren 9an izango da, ohi bezala Mindeneko ekitaldi aretoan, hiriko euskal piknik festarekin bat. ...
Gehiago irakurri...
2025/07/07

Gaur astelehena saioa dauka online BEOren Euskal Irakurle Klubak, oraingoan Georgina Howard-en "In the Footsteps of Smugglers" obra aztertuz. Gogoratu BEO-Basque Educational Organization elkarte euskal estatubatuarrak urtean zehar hainbat alditan antolatzen dituela bere Irakurle Klubaren (BEO Book Club) saioak, beti ere euskal egileen bertsio ingelesak edo euskaldunei edo euskal kulturari lotutako liburuak ...
Gehiago irakurri...
2025/07/07

Behin baino gehiagotan aipatu izan dugu azken urteotan Denak Bat EEko Martiniano Etchart dantzari cañuelastarraren izena orrialdeotan: Euskal Etxeko dantzari gisa Euskal Asteetan parte hartzen, dantzari topaketetan partaide, edota BAC (Buenos Aires Celebra) bezalako jaialdietan, adibidez. 2018an, ordea, ikasketak jarraitzeko helburuarekin, ingelesarekin irakaskuntzan, Estatu Batuetara joan zen. Ez ditu orain ...
Gehiago irakurri...
2025/07/04

100 urte betetzen ditu gaur Martin Aguirre Otegui-k, Israelek 2011an "Nazioen artean Zuzena" aitortutako euskaldunak. Efemeride hori dela-eta zorionak emateko artikulu labur bat idatzi du Getxon jaio eta Bigarren Mundu Gerran Belgikara ebakuatu zutenean, oraindik nerabea izanik hainbat haur eta nerabe judutarreri lagundu eta bizitza salbatu zien euskaldun honen biografia idatzitako Pedro J. ...
Gehiago irakurri...
2025/07/04

Argentinan, eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetan, oso errotua dagoen ohitura da eraikitzen ari zaren etxearen teilatu estaldura amaitzean erreki bat partekatuz ospatzea, jai giroan bilduz langileak eta obra manatu dutenak. "Teilatutze errekia" eraikuntzaren munduko errito bat da, obraren aurrerapena ospatzeko eta hura gauzatu dutenei eskerrak emateko modu bat. Urrats garrantzitsu bat izan ohi da ...
Gehiago irakurri...
Albiste gehiago...