euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Santiagoko Euzko Etxeko bikoteak irabazi du Liman 2025eko Mercomusa; 2026ko edizioa hiriburu txiletarrean izango da

2025/04/29

Alonso Mendiburu eta Francisco Martínez txiletarrek irabazi dute 2025eko Mercomusa Asteburuan bukatu da Liman bertako Euskal Etxea antolatzaile izan duen 2025eko Mercomus eta begirada guztiak Txilera daude orain jarrita. Alde batetik, Alonso Mendiburu eta Francisco Martínez bikote txiletarrek irabazi duelako Txapelketa, María Angélica Cofre eta Mariano Larrañagak osatutako bikote venezuelatarra bigarren. Eta bestetik, ekitaldia bukatu zenean ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Hiru Erreka Tres Arroyos sortu zeneko 141. urteurrenean partaide; Gernikari gorazarre Haritzaren kimu bat landatuz

2025/04/29

Playón Culturaleko ekitaldia; Mulazzi Museoan, ezk. esk., lehendakari H. Jaureribehere, S. Laborde, M. Hojbjerg, C. Cataneo eta solasaldiko antolatzaile Juan Moizzi; Plaza Vasca-n, Pablo Garate intendentea (beltzez) eta Hiru Erreka Desfile Zibikoan Tres Arroyos hiriak 141 urte bete zituen joan den ostegunean eta bertako Hiru Erreka Euskal Etxeak aktiboki hartu zuen parte ospakizun ekitaldi ugarietan. Ostegunean bertan, La Estación Kultur Etxean, Pablo Garate intendentea buru zela, omenaldia egin zitzaien komunitateko pertsona nabarmenei, ikurrina gainerako gizataldeetako banderekin batera partaide. Ostiralean, apirilaren 25ean, Juan ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

49. Buenos Airesko Liburu Azoka: euskal gastronomia hainbat arlotako 50 emakumeri gorazarre eta Asel Luzarragaren azkena

2025/04/28

Euskal nobedadeak Buenos Aireseko 49. Nazioarteko Liburu Azokan: "Mamia: mujeres que han transformado la gastronomía vasca" (Mamia, euskal gastronomia eraldatu duten emakumeak) eta "Mozorroaren xarma" liburuaren itzulpena gaztelaniaz Joan den ostegunetik maiatzaren 12ra arte, Buenos Airesko 49. Nazioarteko Liburu Azoka egiten ari da Sociedad Rural elkartearen egoitzan. Ia hiru astetan zehar, milioi bat irakurle baino gehiagok eta argitaletxeen sektoreko hamabi mila profesionaletik gora bisitatuko dute. Berrogei herrialdetako mila eta bostehun erakusketari izango dira bertan. Eta urtero bezala, euskal kultura bertan izango da, Juan de ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Tolosako Denak Bat-eko bikote batek irabazi du Montpellier-ko Euskal Etxearen 2025eko Mus Txapelketa

2025/04/28

Montpellierreko Euskaldunak Euskal Etxeak antolatutako Mus Txapelketako irabazleak euren garaikur eta sariak eskuetan Hamabi bikotek hartu zuten parte Montpellier-ko Euskaldunak Euskal Etxeak Jacou-ko Jacques-Prévert aretoan antolatutako Mus Txapelketan: bi (Okzitaniako) Tolosako Denak Bat-ekoak izaki, beste bi Marseillako Euskal Etxekoak, bikote misto bat (Marseillako eta Montpellier-ekoak) eta gainerako zazpiak Montpellier bertakoak. Partida gehienak apirilaren 5ean, larunbatean, jokatu ziren eta finalaurrekoak eta finala, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Leire Urbeltz nafarrak euskal emakumea gai izango duen mural bat margotuko du 'Winnemucca Mural Festival'en

2025/04/25

Leire Urbeltzek antolatutako ideia Jasa, apirilaren 19an, Humboldt County liburutegian Winnemuccan, mural berria helburu Winnemuccako mural eta musika jaialdia maiatzaren 29tik ekainaren 1era egingo da eta beste hainbat kultur ekintzaren artean, bertako zein nazioarteko 23 muralistaren biltoki bilakatuko da, beren artearen bidez Nevadako herri honetako nortasuna paretetan islatzeko. Parte hartzeko hautatuak izan diren artisten artean Leire Urbeltz dago. Nafar artistak Winnemuccara iritsi ziren euskal emakumeak hartuko ditu ardatz ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia