2025/05/13

14 mila lagun bildu ziren joan den maiatzaren 3an Barakaldon, Bizkaia Arena BECen, Pirritx (Aiora Zulaika), Porrotx (Joxe Mari Agirretxe) eta Mari Motots (Mertxe Rodriguez) Euskal Herriko pailazo ezagunenei egin zitzaien omenaldian parte hartzeko. Jaiak hirukotearen ia lau hamarkadako ibilbidea eskertu eta goraipatzeko helburuz egin zen eta ondo baino hobeto bete zuen xedea. Belaunaldiko askotako ...
Gehiago irakurri...
2025/05/12

Madrilgo Euskal Etxeak eta Valentziako Euskal Etxeak Europako Euskal Etxeen Euskarazko Podcast lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu dute, euskal diasporako euskaldunei eta Euskal Herritik kanpo euskal etxeetan, hizkuntza eskoletan, irakurlegoetan eta abarretan euskara ikasten dutenei zuzendua. Lehiaketa honen helburua euskara ikasleen eta oro har euskaldunen artean euskararen erabilera eta zabalkuntza ...
Gehiago irakurri...
2025/05/12

Necocheako Euzko Etxeak bere 80 urte emankorrak ospatu ditu, 440 lagun bilduta, tartean garai guztietako dantzari eta dantzari ohiak, musikariak, euskara ikasleak, danborrariak eta kirol jardueretan partaide diren bazkideak. Tandil, Macachin, La Plata, Lomas de Zamora, Mar del Plata eta Buenos Airesko euskal etxeetako lagunek eta, FEVAren izenean, Asier Iriberri lehendakariak ere, bat egin zuten maiatzaren 3an ...
Gehiago irakurri...
2025/05/12

Sinadura bilketa bat hasi du maiatzaren 5ean Montevideo hiriko Aldaxka Euskal Kulturgunea elkarteak bertako Udalari eskatzeko bertan behera utzi ditzala Gernika Plazan zakurren pasealeku eta pixatoki bat sortzeko hasita dituen birmoldaketa lanak. Euskal-uruguaitar elkartea EuskalKultura.eus-i zuzendu zaio azaltzeko “Udaletxea zakurrak paseatu eta jolasteko toki bat eraikitzen ari dela, non eta Montevideoko ...
Gehiago irakurri...
2025/05/09

Brusela euskal kultura eta festa kolorez margotuko da maiatzaren 24an "Bruselako Gazte Eguna" antolatu baitute bertan Bruselako Gazte Taldeak eta hiriburu europarreko Euskal Etxeak. Aurtengoa ekitaldiaren II.edizioa izango da, eta larunbat goizetik igandeko ordu txikietaraino luzatuko den programak Euskal Herrian sentiaraziko du baino gehiago. Aurtengo edizioak, gainera, bat egingo ...
Gehiago irakurri...
Albiste gehiago...