euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

150. urteurrenerako bidean, Laurak Bat euskaldunen erakusle igandean "Buenos Airesek gizataldeak ospagai''n

2026/09/10

Laurak Bat Euskal Etxearen partaidetza "Buenos Aires Celebra las Colectividades"en 2025eko azaroan. Agertokian, euskal etxeko dantza-taldea; pasealekuan, artisautza-postua Datorren igandean, irailaren 13an, mundu osoko berrogeita hamar komunitate baino gehiago bilduko dira Mayo etorbidean (Bolívar eta Yrigoyen kaleen artean) “Buenos Airesek gizataldeak ospagai” kale-jaialdian. Hiriko Gizataldeen eta Migranteen Zuzendaritza Nagusiak antolatua, ekitaldia eguerdiko hamabietatik arratsaldeko seietara egongo da zabalik, sarrera doan. Ekimena postu instituzional eta ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskara Sao Pauloko 28. Bienalean: Katixa Agirre, Bernardo Atxaga, Maialen Lujanbio, Aitziber Alonso, Harkaitz Cano...

2026/09/10

Harkaitz Cano (lehena ezkerrean) 2026ko Sao Pauloko Bienalean ‘Beltza, Kronikoa, historikoa’ eleberri beltzari buruzko mahai-inguruan (argazkia Bienala) Euskal literatura eta sormenaren ordezkaritza esanguratsu bat —tartean Bernardo Atxaga, Sabina Urraca, Katixa Agirre, Harkaitz Cano, Aitziber Alonso, Naiara Galarraga Gortázar eta Maialen Lujanbio—  partaide da egunotan Brasilen Sao Pauloko Nazioarteko Liburu Bienalean. Taldea joan den astean iritsi zen herrialdera topaketa honetan parte hartzera, Espainiako estatua ordezkatuko duen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Uda lanpetua izan dute Tolosan Denak Bat EEko Joaldunek, orain kurtsoa hastekotan dira, euskara, dantza, musikan-eta

2026/09/09

Tolosako EEko Joaldunek 2026ko Gaztaren Bidean hartu zuten parte (argazkia Autrefois le Couserans weborri ofiziala) Bukatzen ari den udak orain arte Europa osoan jasan gabeko tenperatura altuak ekarri baditu ere, Okzitaniako Tolosako Denak Bat Euskal Etxeko Joaldunak, artilezko jantziez beztiturik joan arren, azpitik gerriari lotutako zintzarri handiekin, ez dira batere kikildu edo atzendu, eta urtero legez, eskualdeko udako jaialdietan parte hartzen segitu dute. Honela, zanpantzar talde jendetsu bat ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Pehuajoko Etxe Alai EEa 70 urte komunitatean, "iraganari harrotasunez eta etorkizunari nortasunez begiratuta"

2026/09/09

Laura Moreno, Sembrando Patria dantza taldea, Santa Maria Ikastetxeko Abesbatza eta Élida Oroz de Arce, Etxe Alairen 70. urteurrenean 1956an sortua, Pehuajó-ko Etxe Alai Euskal Etxea, beste hainbat bezala, laguntza emateko, komunitate-gune bat eskaintzeko eta Euskal Herritik etorritako immigranteen kultura-identitatea zaintzeko jaio zen. Bultzada horren atzean Txomin Jakakortajarena apaiz berastegiarra (Gipuzkoa) egon zen, hamarkadatan erakundearen arima. Izan ere, Euskal Herrian garai hartan une gogorrak eta estuasunak pairatzen ari ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Alemania: euskal aireak Koblenz-ko ‘Rhine in Flames’ jaian, Txengel Etxea EEak 'Euskulinarik' iragarri du, irailaren 19an

2026/09/08

Txengel Etxeko Ensanblea -Thomas Walde, Anja Grünewald eta David Lopez Lareki 2026ko ‘Rhine in Flames’ jaialdian (arg. Rhine in Flames) Munduko euskal etxeen tokiko lanari esker, agertoki berrietara iristen da euskal musika. Izan ere, musikaren eta euskal instrumentu tradizionalen alorrean gogoz ari da lanean Alemanian, iaz Koblenz-en sortutako Txengel Etxea, bazkide eta zuzendari dituen musikarien eskutik. Uda honetan, bertako Euskal Ensanbleak eskualdeko ekitaldi nagusietako bat den ‘Rhine in Flames’ (Rhin sutan) ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia