euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Australiar Alkarteak Gernikan ekainaren 14an egingo du 2025eko bazkari-elkarretaratzea, dantzaldia eta guzti

2025/05/19

Ekainaren 9a da azken eguna izena emateko 2025eko 'austalianoen bazkaria'n, Euskal Australiar Alkartea antolatzaile Datorren ekainaren 14an, larunbata, egingo du 2025eko bazkari-elkarretaratzea Euskal Australiar Alkarteak (EAE). Urtero Australian edo Euskal Herrian jaio, baina lotura euskal.australiarra daukaten bere kide eta lagunen topaketagune den bazkari eta egunpasa hau, urte osoan itxarondako jarduera da komunitate honetako lagunentzat. Gogora dezagun sail honetako lehenengo hitzordua 2016an egin zela, Gernikan ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Javier Brosa gudaria eta ‘Gernika Batailoia’ liburua; Mexikoko Euskal Etxearen omenaldia bere emakumeei

2025/05/19

Pamiela Argitaletxeko lagunak Mexikoko Euskal Etxean, erakunde euskal mexikarreko ordezkariekin Pamiela Argitaletxe nafarreko delegazio batek, Pello Elzaburu buru, bisita egin berri dio Mexiko Hiriko Euskal Etxeari eta, azken urteotan hartutako ohitura politari jarraituz, liburu sorta oparitu zioten Euskal Etxeari. Izenburuen artean, atera berri-berria den “Gernika Batailoia. Askatasunaren Ametsa”, Franck Dolosor 'Haltza' kazetari senpertarra egile. ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Emozio eta esker on ugariz Paranáko Urrundikek Zilarrezko Eztaiak ospatu ditu, urrian Joseba Gotzon ekarriko du

2025/05/19

Paranáko Urrundik Elkarteak bere lehen mende laurdena ospatu zuen bazkari batekin eta topa egin zuen lagun ugariren konpainian Paranako Urrundik Euskal Elkarteak Zilarrezko Ezteiak ospatu ditu bazkari handi batekin hiriko Círculo Hotelean, euskal dantza ikuskizun batez gozatu zuten 150 gonbidatu lagun. Ekitaldian, elkarteko lehendakari Juan Carlos Borrásek 25 urteotako gertakarien errepasoa egin zuen eta eskerrak eman zizkien, gisa batera edo bestera eta urte hauetan zehar eurekin lankide eta lagun aritu izan diren guztiei. ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Joseba Sarrionandiak euskaratutako Ana Estaregui olerkari brasildarraren sei poema Euskal Herrian argitaratuko dira

2025/05/16

Joseba Sarrionandiaren itzulpenei esker, Ana Estareguiren poesiak Euskal Herrian argitaratuko dira ekainean Urte hasieran jarri ziren kontaktuan Sao Pauloko 'Casa Guernica'ko lagunak Ana Estareguirekin ‘Gernika Bizirik’ Astearen laugarren edizioan parte hartzera gonbidatzeko. Asmoa, berak portugesez idatzitako poema batzuk euskaratzea, Astearen programa barruan irakurtzeko. Hasierako proposamen hura uste baino askoz urrunago iritsi zen eta Joseba Sarrionandia bera izan zen azkenean Sorocaban ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

"Esklabotza Euskal Herrian eta esklabista euskaldunak" aztergai Ispasterren EHUko UIK Udako ikastaroetan

2025/05/16

"Esklabotza Euskal Herrian eta esklabista euskaldunak" gaia aztertuko dute ekainaren 11 eta 12an Ispasterren EHUko UIK Udako ikastaroetan. Euskal jatorriko pertsonek eskulan esklaboarekin eta pertsonen trafikoarekin zerikusia izan zuten hainbat esparru aztertu eta ezagutaraziko dira, XVI. mendetik hasi eta XIX. mendean, mendebaldeko herrialdeetan, esklabotza debekatu zen arte. Óscar ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia