euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trujilloko Euskal Etxeak haur eta emakumeen aldeko lanekin hasi du 2026a, 'Luz Echeverria' Kultur Etxean tailerrak emanez

2026/03/02

Trujilloko EEak eta Salaverry herriko ‘Luz Echeverria’ Kultur Etxeak bere indarrak batu zituzten 2026 urtearen hasieran Euskal Etxearen estatutuetan ezarritako balioei irmo eutsiz, Trujilloko Euskal Etxeak, bat egin du lanean hiria buru duen Trujillo probintziako Salaverry herrixkako 'Luz Echeverría' Kultur Etxearekin., behar handietan bizi diren ume eta emakumeen laguntza helburu. Ez da hau Euskal Etxeak zuzenean euskal arlokoa ez den zerbaitetan egiten duen lehenengo elkartasun ekintza, baina bai ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Puerto Madryn: Katxin Fagoaga gogoan eta dantzari txikien talde berria martxan Etorritakoengatik Euskal Etxean

2026/03/02

2026ko Euskal Erakusketa Puierto Madryngo Udal Kultura Etxean egingo da. Irudiak: Musa Maisonen egindako bigarren edizioko uneak, eta kartela, Katxin Fagoagari egingo zaion omenaldiaren aipuarekin Euskal kulturari buruzko erakusketa batekin inauguratuko du Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxeak 2026ko bere jardun instituzionala hirugarren urtez jarraian. Ekimen honekin, elkarteak Euskal Herria eta bere ohiturak hurbilarazi nahi dizkie bere bizilagun eta herritarrei. Aurtengo edizioak, gainera, Katxin Fagoaga omenduko du; elkartearen sortzailekide, bigarren lehendakari, eta funtsezko figura izan ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Erne! Datorren igandean, martxoaren 1ean, 18etan, NABOk 2026ko bere Udalekuan izena emateko epea irekiko du

2026/02/27

2026ko NABO Udaleku ekainaren 21etik uztailaren 5era izango da, Kaliforniako Chino herrian Erne uda honetan Ipar Amerikako euskal komunitateetan etxeko haur/gaztetxoak NABOren Udalekura eraman nahi dituzten gurasoak!  Datorren igandean, martxoaren 1ean, NABOk aurtengoan Kaliforniako Chinon gauzatuko duen NABO Udalekun izena emateko epea zabalduko du, 18:00etan (PST, Kaliforniako ordua), online. Urterokoa gertatzen bada, lasterketa batean bezala, familiak seiak puntu-puntuan sartuko dira NABOren ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Azken egunak Diasporako euskal etxe eta elkarteek 2026ko Laburbiran parte hartzeko euskarazko film laburrak emanez

2026/02/27

Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, martxoaren 1etik 29ra egingo da 2026n, Euskal Herrian eta Diasporan Azken bi egunak 2026ko Laburbiran izena emateko. Gogoratu, Taupa Euskaltzaleen Topagunea antolatzaile, Laburbira zinema programak urtero, aurreko urtean euskaraz ekoitzi diren film labur esanguratsu multxo bat hautatzen duela, zirkuito batean proiektatzeko. Zirkuito horren parte dira Euskal Herriko kultura etxe eta elkarteak eta gauza bera Diasporan, tokian tokiko euskal etxe eta elkarteekin. Batetik, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Koblenz-ko 'Txengel Etxea' EE aleman berriak Enrike Zelaia akordeoilariaren kontzertua antolatu du apirilaren 25ean

2026/02/26

Txengel Etxeak euskal musika jarri zion herriko Gabonetako Azokari; argazkian, Euskal Etxearen ikurra ikus daiteke eta bertan, Schängel-en edo Txengel -en irudia 2025eko maiatzean jaio zen Rhin ibaiaren ertzeko Koblenz herrian oraingoz Alemaniako gazteena den euskal etxea, herrialdeko laugarrena, egun ofizialak diren Berlingoari eta Munichekoari, Bremengoa gehitu behar baitzaie. Bremengoa eta Koblenz-koa, oso epe laburrean ofizialdu ditzakeelarik Eusko Jaurlaritzak. Euskal etxe koblenztarrak ‘Txengel Etxea’ hartu du izentzat ["Schängel ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia