euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mariako Euzko Etxeak 77 urte ospatuko ditu San Migel egunean, meza, gorazarre Gernikako Arbolari eta bi txapelketez

2023/09/22

Ezkerreko irudian, Eugenio Onnainty, Florencia Deniz, Lucía Torillo, Victoria Echeverría eta Valentín Gortari, Jai Alaiko dantzariak “El Vasco”ren estreinaldian. Eskuinean, 77. Urteurreneko Truko eta Txintxon txapelketarako deialdia Oraindik irribarrea aurpegian “El Vasco” filmaren estreinaldiagatik pozarren, Villa Maríako Euzko Etxeko kideak bertako euskal elkartearen urteurreneko ospakizunak iragarri dituzte. Astebete barru, irailaren 29an, San Migel edo Mikel Deunaren egunean, Euzko Etxeak 77 urte beteko ditu eta bazkideek proposamen berri batekin ospatuko dute, asteburu osoan zehar, izan ere lehenengo “Truko ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Irailean ikastaroak itzuli dira Bordaleko Euskal Etxera: euskara, genealogia, dantza... eta orain baita antzerkia ere

2023/09/22

Antzerki sail berri bat eskainiko du Bordaleko Euskal Etxeak aurten kultur eskaintzaren baitan Udako etenaren ondoren, Bordaleko Euskal Etxeak ikasturte berriari ekin dio, bazkideak eta baita euskal kultura ezagutzeko interesa duen oro ere gogoan. Urtero bezala, kultur ekimen ugari eskainiko dituzte, tartean euskara, dantza, genealogia eta teatroa. Aste honetan hasiko dituzte euskara klaseak, Uxue Montoya Iridoy hondarribiarra irakasle berri. "Euskara ezagutu edo maila hobetu nahi duenarentzat leku bat ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Montpellier: Musika, dantza, kantua, pilota, kirolak... Eskualdunak-en 20. urteurreneko Bestan, larunbat-igandez

2023/09/21

Montpellier-ko Eskualdunak Euskal Etxeak bere 20. urteurrena ospatuko du datorren asteburuan Montpellier eta inguruko Eskualdunak Elkartea 2003an sortu zeneko 20 urte bete ditu aurten eta datorren asteburuan ospatuko du: larunbatean, aire zabalean egingo duen festa batekin, guziei irekia, Clapiers-eko Claude-Leenhardt parkean; eta igandean, urtebetetze-bazkari batekin, urteroko bere Euskal Bestarekin bat, hau edertzeko etorriko direla musikariak, dantzariak, kantari eta artistak, batzuk Euskal ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Laprida: larunbat honetan “Amets eginarazi zigun musika”, Lagunen Etxearen elkarrizketa zikloko bosgarren saioa

2023/09/21

Joaquin Bordaçahar pianista lapridarra elkarrizketatuko du Esteban Aguinalde orkestra zuzendariak Lagunen Etxean datorren larunbatean Buenos Aires probintziako Lapridan jaioa, Joaquín Bordaçahar, Lagunen Etxeko bazkide izateaz gain, piano-jotzaile argentinar nabarmena da. Gaztetxo zela hasi zen jasotzen beka eta sariak Argentinan zein nazioartean, eta hainbat jaialdi eta kontzertu-ziklotan parte hartutakoa da. Datorren larunbatean, irailaren 23an, Lapridako Euskal Etxera 19:30etan bertaratzen direnek musika ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Eskaintza Boisetik EHko eta Diasporako euskal dantzari, kantari, musikari eta artistei Jaialdi 2025en parte har dezaten

2023/09/20

2020ko Jaialdi ez zen egin ahal izan pandemiagatik. Orain 2025ekoa indarrak berriturik edo gogo itzelez dator bere onena emateko Erraldoia abian jarri da eta Boiseko Jaialdi 2025eko antolatzaileek deia zabaldu berri dute Euskal Herriko eta Diaspora osoko euskal dantzari, musikari, kantari eta orohar artistei, norbanako zein taldeei, zuzendua, Boisen 2025eko udan aurkezteko moduko funtzio edo ikuskizunik badaukate, euren hautagaitzak bidal ditzaten, irekia baitute Estatu Batu kanpotik programa barruan etorriko diren artisten ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia
euskalkultura.eus