euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

18 eta 35 urte artekoa bazara, gogoratu Gaztemundu 2023ra aurkezteko epea urriaren 7ra artekoa dela: ez geroratu!

2023/09/27

2023ko Gaztemundu abenduaren 11tik 21era bitartean egingo da, azken egunetan Euskal Gizataldeen 8. Mundu-Batzarrarekin bat eginez Urtarrilaren 1ean 18 eta 35 urte artean bazenituen eta Euskal Etxe bateko kide aktiboa bazara, gogoratu Gaztemundu 2023an izena emateko eta Eusko Jaurkaritzaren gazteekiko programa honetan parte hartzera Euskal Herrira bidaiatzeko epea, aurten gainera Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarrean ere parte hartuz abendu hondarrean, datorren urriaren 7an amaituko dela. Gogoan hartu 2023ko Gaztemundu abenduaren 11tik 21era ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Londreseko Euskal Elkarteak basaranak biltzera eta zeure patxarana prestatzera gonbidatzen zaitu larunbat honetan

2023/09/27

Udazkena heldu da eta patxarana prestatzeko basaranak gori-gorian daude: Londreseko EEtik biltzera aterako dira Sartu berriak garen udazkena basaranak biltzeko garaia da. Eta gogoratu basati hazi ohi diren fruituok Euskal Herrian eta baita gure diasporan ere hainbatek euskal likorerik ezagunena eta preziatuena legez jotzen duten patxarana prestatzeko erabiltzen direla. Hori guztia, eta sasoinean gaudela baliatuz, Londreseko Euskal Etxeak proposamen desberdin egin die bere bazkide eta lagunei, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Galder González euskal wikilariak La Platako Euzko Etxea bisitatu eta euskal etxeen ekimenak bistaraztearen garrantzia azpimarratu du

2023/09/27

Ezk. esk., Galder González Larrañaga, Euzko Etxeko sare sozialeen arduradun María Candela Aires, Matxin Burdin liburutegiko liburuzain Susana Aramburu eta Euzko Etxea E.E.ko lehendakari  Javier Clúa. (Argazkia: Euzko Etxea-ko Sareak) Galder González Larrañaga euskal wikilaria, Wikimedia Argentinak eta La Platako Unibertsitate Nazionalak antolatutako Wecudi Biltzarrean (Wikimedia, Hezkuntza eta Kultura Digitalak Nazioarteko Lehen Biltzarra) parte hartzera gonbidatu zuten. Bidaia baliatuz, La Platako Euzko Etxean izan zen eta bertako lehendakari Javier Clúarekin, sareen arduradun Maria Candela Airesekin eta Matxin Burdin ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Kalean da, online irakurgai, La Platako Euzko Etxearen Eguzkia aldizkariaren 23. zenbakia, 2023ko irailari dagokiona

2023/09/26

Buenos Aires probintziako hiriburu den La Platako Euzko Etxearen 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren 23. zenbakiaren azala Irakurgai dago jadanik online La Platako Euzko Etxeak hiru hilabetero plazaratzen duen Eguzkia aldizkariaren 23. zenbakia, 2023ko irailari dagokiona. Azala joan den irailaren 9an Llavalleko Euskal Echea Eskolan egin zen Txikien Topaketari eskaini dio, eta kontrazalean Pedro Mari Otañoren 'Amerikako panpetan' bertsoa dakar jatorriko euskal bertsioan eta gaztelaniaz, Koldo Izagirrek ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Parisen bizi zara eta euskaraz kantatzea gustukoa duzu? Hona hiriko Anaiki gizon abesbatzak luzatutako gonbitea

2023/09/26

Euskal errepertorioa lantzen du Parisen Anaiki abesbatzak, egoitza Pariseko Euskal Etxean duela. Eurekin abestera gonbidatu du Pariseko gizon abesbatz famatua da Anaiki. Lezoko Polentzi Guezala txistulari eta musikari nabarmena izan zenaren seme paristar Jean-Marie Guezala dauka duela hiru hamarkadatik gora zuzendari eta euskal errepertorio tradizionaleko kanta ezagunenak kantatu ohi dituzte. Badago Donostiako Easo gizon abesbatzarekin konparatzen duenik eta hiru CD plazaratutakoa da. Ikasturte berri honen aurrean, deia egin dute ahots ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia
euskalkultura.eus