euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Irakaslea ala euskara menperatzen duen pertsona zara? Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea irakasle baten bila dabil

2025/06/02

Artxiboko irudian, Europako euskal etxeetako euskara irakasleen bilkura Valentziako Euskal Etxea antolatzaile Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea euskara irakasle baten bila dabil, ikasturte berriarekin, urrian, hasteko. Euskal Herrian edo Valentzia inguruan bizi zaren irakaslea bazara edota euskara ongi menperatzen duen pertsona, eta prest bazaude formakuntza proiektu euskaltzale honi ekiteko, hona mahaigainean aurkezten dizuten aukera ederra zure gaitasun, trebakuntza eta gogoak ilusioz martxan jarri eta euskal ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

New England-eko Euskal Etxeak, Connecticut-en, Riki Lasaren farman egingo du asteburu honetan bere 'Basque Fest'

2025/05/30

Herri kirolak eta euskal giroa protagonista izango dira maiatzaren 31ean New England Basque Club antolatzaile duen 'Basque Fest'en New England-eko Euskal Etxeak, Connecticut-en, Riki Lasaren farman (baserri edo landetxean) egingo du asteburu honetan bere 'Basque Fest' euskal jaia. Ohi denez, euskal musika, janari eta ohiturek protagonismo berezia izango dute eta bereziki herri kirolek. Gogoratu oraingo festa honekin batera, abuztuaren 30ean 'Jai-Alai Fest', Connecticut-eko Berlin-en; eta 'New London Basque Fest', ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Winnemuccak, Nevadan, bere Hormairudi eta Musika I. Jaialdia egingo du asteburuan, euskal ikutu nabaria lagun

2025/05/30

Bertako 'Dusty Ham' muralista eta kantariak aurreratu egin du bere hormairudia, eskualdeko euskal tradizioen gorazarre Nevadako Winnemucca hiriak bere lehenengo "Winnemucca Murals & Music" jaialdia egingo du maiatzaren 31ean eta ekainaren 1ean, datorren larunbat-igandean. Musika eta kaleko muralak uztartzen dituen topaketa festa honi ez zaizko euskal ekarpenak batere arrotz egingo, programak 'euskal' marka duten muralak, taldeak eta gertalekuak bilduko baititu, mural batzuetan, ekitaldiei abegia ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Bilboko Euskararen Etxea, Europako Kontseiluaren 2025eko Museoen Sariaren irabazlea, Diasporatik ere bisita daiteke

2025/05/30

Munduan edonon zaudela ere, Bilboko Euskararen Etxeak euren erakusketa bisitatzeko aukera birtuala ematen dizu. Egin duzu aproba? 2004. urtean sortua, euskal eragileentzako eta euskal jendartearentzako erreferentzia izan nahi du Bilboko San Ignazio auzoan dagoen Euskararen Etxeak. Asmoa ondo baino hobeto ari da betetzen, iazko abenduan Europako Kontseiluaren 2025eko Museoen Sariaren irabazle hautatu baitzuten, eta Euskararen Nazioarteko Egunean bertan –abenduaren 3an– eskuratu baitzion Europako Kontseiluko Parlamentu ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

La Platako Euzko Etxeak Urteroko Batzarra egin du, bokazio inklusiboa eta komunitateari irekitako jarrera berretsiz

2025/05/29

Aurrean: Mª Fda Astigarraga, M Vega, Iñaki Azcárate, Á Berrueta, Javier Clúa, Sergio Ochotorena, B Aramayo. Atzean: G Jaccoud, Hernando Orga, Andoni Azcárate, Elena Bilbao, A & C Etcheverry, M Broquelaire, JC Zubia, Patricia Pulido, Carmen Jaramillo Joan den igandean, maiatzaren 25ean, Argentinan egun aberkoia duten data hori ere gogoan, La Platako Euzko Etxeak bere Ohiko Urteko Batzarra egin zuen 20:00etan, elkartearen egoitzako Ekitaldi Aretoan, 14. kaleko 1245. zenbakian 58.arekin duen bidegurutzean, bozkatzeko eskubidea zuten bazkideak bertaratuta, Euzko Etxeak berak ohar baten bidez EuskalKultura.eus-i jakinarazi dionez.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia