2025/07/31

Scott Zuniga musikari, kantautore eta idazlea da; streaming-ean ere aritzen da artista estatubatuarra eta bertan hasi da duela hilabete batzuk ‘Azken Nota’ (sic) izeneko bere proiektu berriarekin. ‘Azken Nota’ podcast-ean “Elkarrizketa sakonak” egiten dizkie Zunigak “gaurko euskal musikagintzako maisu eta izar gorakorrei”. Baina ekimena haratago doa, eta bere ...
Gehiago irakurri...
2025/07/31

Hiru hilabete eskas falta dira. Tandilen urriaren 27tik azaroaren 2ra ospatuko den 2025 Euskal Aste Nazionala gogoratzeko modukoa dator. Gure Etxea euskal etxe anfitrioiak Euskal Herritik propio bertaratuko diren taldeen partaidetza baieztatu du eta tartean dira Arrigorriagako (Bizkaia) 'Jasoka Herri Kirol Elkarte'ko hogei bat lagun. Euskal herri kirolen erakustaldia eskainiko dute urriaren 31n, ...
Gehiago irakurri...
2025/07/30

Hamar urtetako espektazioa hasi da gauzatzen eta hezurmamitzen Boisen: joan den igandetik aurrera eta bisitariak hirira iristen joan ahala, giroa berotzen doa, eta ez bakarrik bero egiten duelako Boisen —ikusiko nola garatzen den eguraldia, ez dute punta-puntako berorik agindu, baina epeltasunik batere ez— oraingoz Euskal Herritik etorritako hamaika jende han-hemenka baitabil hirian eta bertako ...
Gehiago irakurri...
2025/07/30

‘Mintzodromoa’ edo ‘Mintza Txokoa’ izenarekin ezagutzen ditugu euskara praktikatzea helburu nagusia duten elkarretaratze eta topaketak eta hori izan da hain zuzen ere Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeak, Euskadiren Txileko Ordezkaritzarekin eta Etxepare Euskal Institutuarekin batera, joan den ostiralean, uztailaren 25ean, antolatu zuen hitzorduaren asmoa.
Gehiago irakurri...
2025/07/30

Neguko barnetegia arrakastaz amaitu da joan den larunbatean, uztailaren 26an, Necochean. Hego Amerikako 16 ikasle elkartu ziren —Argentinako 15 eta Kolonbiako 1— euskarazko errelebo-emaile izateko xedea duen euren prestakuntza jarraitzeko. FEVAko Gabriela Mendia eta Etxepare Institutuko Euskara Munduan Programaren arduradun José Francisco "Kinku" Zinkunegi koordinatzaile, ...
Gehiago irakurri...
Albiste gehiago...