euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Liburu argentinar batek CABA eta Buenos Aires probintziako 'Guernica'k arakatu ditu; aipu berezia euskal tokientzat

2026/05/13

‘Guernicas del lado de acá. Itinerancias y resignificaciones del cuadro de Picasso en Argentina’ liburuan apirilaren 29an kaleratu du UNLPk ‘Guernicas del lado de acá. Itinerancias y resignificaciones del cuadro de Picasso en Argentina’ (Guernica-k hemengo aldean. Picassoren koadroaren ibiltaritza eta esanahi berriak Argentinan) du izena Raquel Macciuci La Platako Unibertsitateko doktoreak argitaratutako liburuak. Idazlanak Argentinan eragin handia izan zuten bi oinarri izan ditu: batetik Gernikak 1937an ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Frantziako euskal etxeen 'Hiruak Bat'en 2026ko lehen alea, Chantal Lamarque da Montpellier-ko EEko lehendakari berria

2026/05/13

Frantzia hego-ekialdeko EEek 'Hiruak Bat' buletinaren 13. zenbakia kaleratu dute; Montpellierreko EEko batzorde berriko kideak Korrikan Xantal Lamarque da Montpellier-ko Eskualdunak euskal etxeko lehendakari berria. Albiste hau eta beste hainbat aipamen eta artikulu biltzen ditu Frantzia hego-ekialdeko euskal etxeek —Lyon, Marseilla eta Montpellier— sustaturik lauhilabetero kaleratzen den 'Hiruak Bat' buletinak bere azken alean, 2026ko lehenean. Esan dezagun euskal etxe montpelliertarreko buruzagitza aldaketan, azken bi ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Fresnon estreinekoz jo ondoren, Izen Gabe euskal amerikar banda berria Chinoko eta Renoko euskal festetan arituko da

2026/05/12

Izen Gabe du izena Kaliforniako Fresno oinarri hartuta maiatzean abiatu den euskal amerikar musika banda berriak Hizkiekin jolastuz, "The NO Tour" deitu diote Izen Gabe AEBko euskal amerikar banda berriko kideek euren taldeari, lehenik euren sorterrian jo batitzuten maiatzaren 2an, Fresnon, euren estreineko erromerian, bertako Euskal Bestan; eta uztailean, 3an, Chinoko NABO Biltzar Nagusi eta Euskal Bestan joko baitute, eta 18an Renoko Euskal Bestan, alegia FresNO, ChiNO eta ReNO... ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

'Guernica' Maipúren bihotzean: Oroimena eta bakearekiko konpromiso eta pedagogia Anaitasunaren 50. urteurrenean

2026/05/12

Picassoren `Guernica' murala maiatzaren 3an inauguratu zen, Maipuko Anaitasuna Euskal Etxearen 50. urteurrenean. Inaugurazio ekitaldian, herritarrak, bazkideak, ikurrina eta Argentinako bandera, bertan Gernikako Bonbardaketaren 89. urteurrenarekin batera, oroimena eta bakea ardatz dituen murala estreinatu behar zuten Maipún joan den apirilaren 26an. Eguraldi txarrak, ordea, ekitaldia astebete atzeratzera behartu zuen. Hala, ondoko iganean, maiatzaren 3an, Anaitasuna Euskal Etxeak Picassoren 'Guernica' ospetsuaren erreprodukzioa aurkeztu zien herritarrei. Bonbardaketaren oroigarri betirakoa ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Estatu Batuak: dozena bat hiri eta euskal komunitatetan aurkeztuko du Asier Altuna zuzendariak 'Karmele' filma

2026/05/11

Karmeleren bira estatubatuarraren afixa, New Yorketik Seattleraino, Asier Altuna zuzendaria eta Maria Fernandez Pascal ekoizlea partaide Emanaldiak joan den ostegunean hasi ziren New Yorken, Euskadiren Estatu Batuetarako eta Kanadarako Ordezkaritzaren eskutik, Asier Altuna zuzendaria eta Kirmen Uribe idazlea —filma egun NYen bizi den egile ondarroarraren 'Elkarrekin esnatzeko ordua'n dago oinarrituta— partaide izan zituen ekitaldi batean New York Unibertsitatean. Conchi Aranguren ordezkariak eman zien ongi etorria ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia