2025/04/18

Heldu den asteko astelehen eta asteartean, apirilaren 21 eta 22an, eginen da 2025eko Sarako Idazleen Biltzarra. Sarbide gisa, igandean Baiona-Euskal Herria Abesbatzak kontzertua emanen du 19etan herriko elizan. Biharamunean, Bazko astelehenez, Idazleen Biltzarra (liburu azoka) eginen da kiroldegian; liburu aurkezpenak eta mahain inguruak erabilera ainitzeko luzatze gelan; eta haurren xokoa eta tailerrak ...
Gehiago irakurri...
2025/04/17

Iparraldeko Euskal Etxearen 130. urteurreneko ospakizunei hasiera ematen zien lehen ekitaldiak ehun bat bazkide eta lagun bildu zituen joan den asteartean, apirilaren 15ean. Hitzordua elkarteak bere-berea duen euskal pilotari lotu zitzaion, eta arratsaldean hasi zen, Eduardo Ross, Carlos Huete, Fernando Elortondo eta Horacio Morenorekin trinketean bi erakustaldi partida jokatuta. Amaieran, jatetxeko Areto Nagusian, ...
Gehiago irakurri...
2025/04/16

Euskal kultur adierazpide tradizionalez gozatu nahi izan duten Mallorcako euskaldunek aukera ederra izan dute apirileko lehenengo hamabostaldi honetan, batetik Ondarroatik etorrita, Agirre Herri Kirol Taldeak erakustaldia eskaini baitzuen Son Rapinyako frontoian Artea Euskal Etxea antolatzaile; eta bestetik, joan den igandean Andoni Egaña eta Maddi Ane Txoperena bertsolariek emanaldia taularatu baitzuten ...
Gehiago irakurri...
2025/04/15

Beste urte batez hemen da berriz ere Euskadiko euskal-venezuelatar komunitatearen urteroko bilera eta egunpasa eguna. Datorren larunbata apirilaren 19a da eta, beraz, aberria goratzeko eguna Venezuelan, halako egunez 1810ean hasi baitzen independentzia lortzeko borroka. Euskal Herrian, Amaya Zenarutzabeiria buru duen Simon Bolivar Elkarteak urtero egun horren ondoko larunbatean egin ohi du bere topaketa, eta beraz, ...
Gehiago irakurri...
2025/04/15

Joan den apirilaren 5ean, ohiko Dantzari Topaketaren 17. edizioarekin batera, Cañuelasen ospatutako 2025ko Aberri Egun berrituari pilota erakustaldi triangeluar bat eta mus txapelketa gehitu zaizkio. Horrez gain, igandean egiten zen bazkaria, larunbatera ekarri zen, muslari, pilotari, dantzari eta ekitaldiko gainerako partaideek bat egin eta denbora pasatu ahal izan zezaten elkarrekin. Aukera ...
Gehiago irakurri...
Albiste gehiago...