euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itziar Ituñok 'Pensamiento Lateral' estreinatuko Argentinan, hitzaldiak emanez Buenos Aires eta Rosarioko EEtan

2026/03/17

Itziar Ituño protagonista duen 'Pensamiento Lateral' filma martxoaren 23an estreinatuko da Argentinako zinemetan Berriro ere zeharkatuko du Ozeano Atlantikoa artista basauritarrak, oraingo honetan 2022ko abuztuan Buenos Airesen grabatu zuen pelikularen aurkezpena bultzatzeko. ‘Pensamiento Lateral’ (Alboko pentsamendua) martxoaren 26an estreinatuko da, eta Buenos Aires, Rosario, Bahía Blanca, Mendoza, Mar del Plata eta Córdoba hirietako zinema aretotan ikusi ahal izango da. Horrez gain, 16:9 Cine ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Festa Loretako Euskaldunak-en bere 30 urteurrena ospatzeko eta bilera alkatearekin, egoitza propioa lortzea buruan

2026/03/17

Loretako Euskaldunak-en ordezkaritza Las Floresko alkate F. Blansteinekin martxoaren 11n udal egoitzan egindako bileran Urtarrilaren 27an bete zituen 30 urte Las Flores hiriko Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak. Udako etenaldiaren ostean, datorren larunbatean egingo dute urteurrena ospatzeko jaia "El Terreno" aretoan. Bazkide eta lagun arteko afariak, topa egiteko aukerak eta, nola ez, euskal dantzek, girotuko dute gaua: txikienek euren naturaltasun eta freskotasuna erakutsiko dute dantza emankizunean eta helduek, berriz, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Alan Abeberry idazle lapurtarra bere arbaso Martin Abeberry-ren urratsen atzetik pasatu da Buenos Aires eta Azuldik

2026/03/16

Alan Abeberry Azulen eta Iparraldeko Euskal Etxean egindako emanaldien irudiak; erdian,  'Poesías de paseos. Bideak Bertsoak' liburuaren azala; behean, eskuinean, idazlea Azulgo Gure Txokoan, María Inés Etchevers eta Hilda Zubeldia lagun dituela Alan Abeberry idazle lapurtarrak (Miarritze, 1972) Atlantikoa zeharkatu du joan den otsailean helburu bikoitzeko bidaia batean, literarioa eta genealogikoa. Gaur egun Hondarribia bizitoki duen autoreak bere lana aurkezteaz gain, Hego Amerikako ahaideak ezagutzeko asmoz abiatu zen Argentinara, Martin Abeberry arbasoaren ondorengoen bila. Martinek XIX. mende erdialdean utzi zuen Lapurdi 16 urte besterik ez ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

‘Hilario Olazaran’ taldea sostengu bila txistu-danbolin eta alboka irakasteko online & aurrez-aurre Hego Amerika osoan

2026/03/16

Hego Amerikan txistu-danbolina edo alboka jotzen ikasi nahi? Bat egin Hilario Olazaran taldearen 2026ko eskaintzarekin Hamabost urte baino gehiago daramatza ‘Hilario Olazaran Txileko dantza eta txistu Taldea’k (sic) bere herrialdean euskal musika zabaltzen, eta urrats berri bat eman nahi du orain. Txistu, danbolin eta alboka klaseak eman nahi dituzte, euskal etxeetan ezezik, kontserbatorio, musika eskola, ikastetxe eta unibertsitateetan ere. Hori egiteko, ordubeteko banakako klaseak ematea eskaini nahi ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Txalo beroak Tres Arroyosko Hiru Erreka EEari Gariaren 57. Jai Probintzialean, gastronomia eta sagardoa omenduz

2026/03/13

Ikurrina, mundu osoko banderen artean Gariaren 57. Jaialdi Probintzialeko agertoki nagusian; dantza taldearen emanaldia; Hiru Errekako gastronomia postua; Milagros Colandonio banderaria eta Clyde Vizzolini kide omendua Joan den igandean amaitu zen Tres Arroyosen Gariaren 57. Jai Probintziala, emaitza paregabez. Aurreko urteetan ez bezala, publikoaren berotasuna gehitu zitzaion eguraldi bikainari; lau eguneko egitarau oparoan, proposamen artistikoek, gastronomiak eta kultur jarduerek distira berezia izan zuten. Hiru Erreka Euskal Etxearen presentzia hasieratik nabarmendu zen. Inaugurazio ekitaldian, Milagros Colantonio bazkideak ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

2026/03/17


2026/03/18


2026/03/19


2026/03/20


Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia