euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igandean bukatu da Bilbon 24. Korrika; munduko ‘Korrika txikiak’ ere amaitu dira eta irudi ederrak utzi dituzte

2026/04/03

Hiriburu perutarrean egindako Korrika 24ko partaideak Mirafloreseko Malekoian, Limako Euskal Etxea antolatzaile xxMartxoaren 29an amaitu zen Korrika 24 Bilbon, milaka eta milaka lagun bilduta lekukoaren mezua entzuteko eta Zetak-en kontzertuaz gozatzeko. Hamaika egunetan zehar, Europako Euskal Herrian ezezik Diasporan ere, martxo osoan zehar, ilusioz eta partaidetzaz bizi izan dituzte egunak, lasterketak eta bestelako saio eta ekitaldiak ere antolatuz bat eginez euskararen aldeko mezu eta jarrera berarekin. Martxoan ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Maipú: DOAren topaketa, festa-erritmoak eta musika eta dantza ikuskizuna Anaitasuna EEaren 50 urteak ospatzeko

2026/04/02

DOAko musikariak Maipuko Gral. Manuel Belgrano Plazan igandean, martxoaren 22an, arratsaldean, emandako kontzertuaren ostean Maipuko Anaitasuna Euskal Etxearen 50. urteurrena ez zen bertako ospakizun soil bat izan. Euskal musika berriz ere batera jotzeko aukera bat ere izan zen, eta ez euskal etxeko lau pareten arteko zerbait bakarrik. FEVAk deituta, herrialde osoko hainbat EEtako hogei musikari baino gehiago elkartu ziren Buenos Aireseko Maipun, hurrengo Euskal Aste Nazionalean, Villa Marian, protagonista izango diren txaranga doinuak, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Nahiko zenuke harrera eman zure euskal etxean kontzertu eta erakusketa bati Euzkadiko Selekzioaren 90. urteurrenean?

2026/04/01

 Argentinako euskal etxeek 1937ko Euzkadiko Selekzioaren oroitzapenezko erakusketa jaso ahal izango dute euren egoitzetan 2027an 90 urte beteko dira, munduan zehar Euskal Herriaren eta Gerra Zibilaren errealitatea ezagutzera emanez ibili zen Euzkadiko futbol selekzio mitikoaren 90. urteurrena beteko da. Italian 1934ko Munduko Kopan nabarmendu ziren jokalariek osatua —Espainiako selekzioko parte—, Argentinara futbol izar gisa iritsi ziren. Eusko Jaurlaritzak gerra garaian, 1937ko apirilean, helburu ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Gizataldeen arteko elkarrizketa La Platako Euzko Etxean: debatea 8/1994 Legea ordezkatuko duen lege berriaren harian

2026/03/31

Ezk.esk: Juan M. de Luca (Italiarren Batzordea), Maria Laura Apecechea (Euzko Etxea), Carlos de Oliveira (Portugalgo Etxea), Ma. Eugenia Cruset (irlandarren ordezkaria), Diego Pérez (Galiziako Etxea) eta hiriko Gizataldeen idazkariorde Luis Sannen Lege berriaren tramitazioa urte amaieran edo 2027 hasieran espero da hastea Eusko Legebiltzarrean, Eusko Jaurlaritzaren eta diasporaren arteko harremanak orain arte arautu dituen 8/1994 Legea, Maiatzaren 24koa, ordezkatzeko bidean, eta proizesu honek interes handia piztu du euskal etxeetan. Testuinguru horretan, eta kanpoko herritarrekiko lotura-ereduak aztertzeko asmoz, Gizatalde Topaketa egin zuten joan den ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Haize Hegoak 38 urte ospatu, bat egin du Emakumeen Eguna eta Korrikarekin, eta Aberri Eguna ospatuko du igandean

2026/03/30

Montevideoko Haize Hegoako lagunak euren 38. urteurrena ospatzen martxoaren 20an. Igandean bat egingo dute Aberri Egunarekin Elkartea berez martxoaren 1ean sortu bazen ere, Montevideoko Haize Hegoa Zentroak 20an ospatu du aurten bere urtebetetzea, 38.a, bozkarioz antolatutako festa batekin. Berrogeita hamar bat gonbidatu bildu ziren afarira, tartean euskara ikasle eta irakasleak, dantzariak, bestelako bazkide eta lagunak eta Montevideoko Euskaro eta Floridako Vasconia euskal etxeetako ordezkariak. Giro ederrean afaldu zuten eta ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia