2025/07/17

Uda aurrera doa eta Mexiko Hiriko Euskal Etxeak ez du atsedenik hartzen. Uztaila bizi-bizi ari da izaten, batetik urtero bezala hilabete hasiera Sanferminen garaia delako eta aukera dutelako entzierroak distanzian baina aldi berean (eta teknologiari esker) gertu-gertutik jarraitzeko. Bere kide eta lagunen artean multzo handi bat nafarrak dituen erakunde honek bat egiten du urtero gogo eta izpiritu ...
Gehiago irakurri...
2025/07/16

Ezohiko Batzar Nagusia egin du joan den ostegunean, uztailaren 10ean, Villa Maríako Euzko Etxeak. Hainbat gai instituzional jorratu zituzten eta Zuzendaritza Batzordearen berritze partziala burutu. Erakundearen egoitzan egin zen eta erregistratutako bazkideek hartu zuten parte. Aho batez 2024ko ekitaldiko kontabilitate dokumentazioa onartu eta aldaketak onetsi zizkioten aurreko Ohiko ...
Gehiago irakurri...
2025/07/16

Euskal jaien artean gutxi dira sanferminak bezain jendetsu eta nazioartekoak. Uztailaren 6tik aurrera ehun milaka lagun biltzen dira Iruñean, jatorri ezberdinetakoak munduan eta motibo desberdinek erakarrita: batzuek zezenen aurreko adrenalina bizi nahi dute; beste batzuek, berriz, jai giroa dute gustuko. Zezenak eta jai giroa ardatz edo aitzaki, Diasporan ere ospatzen dira Sanferminak. Eta herrialde askotan ...
Gehiago irakurri...
2025/07/15

Alex Raij eta Eder Montero sukaldari bikoteak New Yorken gobernatzen duen Txikito euskal jatetxea hirugarren urtez segidan sartu da New York Times egunkari ospetsuak urtero osatzen duen hiriko 100 jatetxe onenen gidan. Chelsean, Manhattanen bihotzean kokatua, jatetxea duela ia 16 urte ireki zuten eta oso izen ona dauka gastronomia maite dutenen artean eta NY bezalako hiri batean, egiazko gilda ...
Gehiago irakurri...
2025/07/15

Datorren astean amaituko da abuztuaren 2an, larunbata, eta 3an, igandea, FEVAk Olavarrian egingo duen Dantzari Tailerrean izena emateko epea. Topaketa Manu Irastorza (Bahía Blancako Unión Vasca), Josetxu Astolfi (Viedma-Patagonesko Aberri Etxea) eta Gaztemundu 2024ko partaide talde batek koordinatuko dute. Olavarriako Gure Etxe Maitearen egoitzan egingo da, eta, ohi bezala, parte hartu nahi ...
Gehiago irakurri...
Albiste gehiago...