2025/05/16

Urte hasieran jarri ziren kontaktuan Sao Pauloko 'Casa Guernica'ko lagunak Ana Estareguirekin ‘Gernika Bizirik’ Astearen laugarren edizioan parte hartzera gonbidatzeko. Asmoa, berak portugesez idatzitako poema batzuk euskaratzea, Astearen programa barruan irakurtzeko. Hasierako proposamen hura uste baino askoz urrunago iritsi zen eta Joseba Sarrionandia bera izan zen azkenean Sorocaban ...
Gehiago irakurri...
2025/05/16

"Esklabotza Euskal Herrian eta esklabista euskaldunak" gaia aztertuko dute ekainaren 11 eta 12an Ispasterren EHUko UIK Udako ikastaroetan. Euskal jatorriko pertsonek eskulan esklaboarekin eta pertsonen trafikoarekin zerikusia izan zuten hainbat esparru aztertu eta ezagutaraziko dira, XVI. mendetik hasi eta XIX. mendean, mendebaldeko herrialdeetan, esklabotza debekatu zen arte. Óscar ...
Gehiago irakurri...
2025/05/16

Gaur urtebete da Jon Luco hil zela. Juan Manuel Luco, “Jon” lagunentzat, San Luisen jaio zen 1956ko martxoaren 27an. Buenos Airesko Unibertsitatean ikasten ari zela, diktadura argentinarrak errefuxiatzera behartu zuen. Demokrazia itzuli zenean, Analía ezagutu zuen, eta berarekin ezkondu eta bi haur izan zituen, Liova eta Raquel. Ogibidez liburusaltzailea, olerkaria ere izan zen, idazlea, pintorea, ...
Gehiago irakurri...
2025/05/15

Datorren igandean jokatuko dute Brisbane-n (Ashgrove, Queensland) Australiako 2025eko Mus Txapelketa. Oroi dezagun, hainbat urtez ordezkaririk bidali gabe egon ondoren Euskal Gizataldeen arteko Munduko Mus Txapelketara, 2023an txapelketa sailkagarria jokatu zela Brisbanen eta Australiak izan zuela aspaldiko partez bere bikotea, Rubén Álvaro eta Gorka Ojeda kide, Mundukoan Txileko ...
Gehiago irakurri...
2025/05/15

Memoria transmititu eta zaintzen diharduten lau erakunde elkartu ziren joan den ostiralean, maiatzaren 9an, mundua markatu zuten lau mugarri historikoren inguruko hausnarketa gune bat partekatzeko: Varsoviako ghettoaren altxamendua, Gernikako Bonbardaketa, bonba atomikoak Hiroshiman eta Nagasakin, eta Argentinako azken diktadura zibiko-militarra. "Erronka berriak herrien memoriaren transmisioan" ...
Gehiago irakurri...
Albiste gehiago...