euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko txapeldun Maialen Lujanbio bertso afari batean partaide larunbatean Mexikoko Euskal Etxean

2023/02/07

Euskal Herriko txapeldun Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarra luxuzko protagonista izango da datorren larunbatean, Mexikoko Euskal Etxean egingo den bertso afari berezian. Izan ere, Euskal Herriko bertso txapela bereganatuta, ongi merezitako atsedenaldia hartzearren dabil Lujanbio Mexikoaldean, eta bertakoek aukera baliatu nahi izan dute bertso afariaren proposamena egin, eta bertsolaritza hurreratzeko ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Nafarroatik Ayacuchora: Illarregui-Zudaire senar-emazteen ehun bat ondorengo batuko dira martxoan Euskal Odola EEan

2023/02/07

Fermín Ilarregui eta Pascuala Zudaireren ondorengoen 1. topaketako irudia, martxoaren 25ean egingo den 2.a deitzeko erabilia 19. mendearen amaieran Argentinan finkatu zen Fermin Ilarreguiren ondorengoek, familia bigarrenez biltzeko deia egin dute martxoaren 25ean, larunbata, Buenos Aires probintziako Ayacuchon. Ehun bat pertsonek, zahar eta gazte, parte hartzea espero dute, asko Ayacucho bertakoak, baina Buenos Aires probintziako beste herri batzuetakoek ere partaidetza iragarri dute, eta Bartzelonara, Stockholmera eta Amsterdamera ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Agate Deuna Diasporan ere, Boisen, Madrilen, Valentzian... baita gaur Alacanten ere HEOeko euskara ikasleen eskutik

2023/02/06

Santa Agedako kantariak joan den astelehenean Boiseko Euskal Etxearen kanpoaldean kantari Atzo ospatu zen Euskal Herriko hainbat herritan Agate Deuna edo Santa Ageda. Eta ohiturari jarraiki koplak kantatu ziren etxez etxe edo kalez kale, makilekin lurra astinduz, "Zorion, etxe hontako denoi, oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz" kantaturik. Diasporan ere kantatu zen, esaterako Boisen, Madrilen, Valentzian, eta leku gehiagotan, eta gaur bertan ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Necochea: alaitasun handia San Sebastian danborradan, azaroaren 6-12an egingo den 2023ko Euskal Aste Nazionalaren iragarle

2023/02/06

Ezker eskuin, Necocheako Euzko Etxeko lehendakari Kiti Zubillaga, alkate ohia Leoncio “Vasco” Iriberri eta Felipe “Gogui” Muguerza, alkate berria San Sebastian jaian Urtarrilero ohi duenez Necocheako Euzko Etxeak gogoz ospatu zuen San Sebastian. Aurtengoan, hiru eguneko egitarauarekin eta Argentinako euskal etxe ugaritako ordezkariak partaide. 19an, ostegunean, hasi zuen festa, kostaldeko herriko kaleetan euskal doinu herrikoien oihartzunak harat-honat banatuz trikipoteo baten harian. Asteburuko lehen erromeria ostiralean etorri zen eta etxeko dantza taldeak aurkezpena egin ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Hilabete eskas geratzen La Platan 'Eguzkipean' kanpamendua eta 'Sagardo Eguna' ospatzeko, Euzko Etxeko gazteen eskutik

2023/02/06

La Platako Euzko Etxeko gaztediak antolatutako “Eguzkipean” kanpamendua eta 2023ko Sagardo Eguna zabaltzeko irudi promozionalak Garaiz zaude planak egiteko. Martxoa iristeak udako opor sasoiaren amaiera markatu ohi du hego konoan eta euskal etxeen itzulera ohiko jardueretara. Honi loturik, La Platako Euzko Etxeak gogoz hasiko du urtealdia, eta komunitate osoari dei egingo dio martxoaren 4 eta 5eko asteburuan ospatuko duen "Eguzkipean" kanpaldiaren bigarren edizioan parte hartzera, City Bellen, hiritik 10 kilometrora duen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia