euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azaro lanpetua Uruguain, FIVUren Haur Udalekua eta Zuzendarienarekin, eta euskara ikasleen asteburupasarekin

2025/11/28

FIVU euskal etxeen federazio uruguaitarrak azaro honetan antolatutako Txikien Udalekuko eta Euskara Ikasleen Topaketako irudiak Urte bukaera ate jota dator eta Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak udaberriko bere egutegiko ekintza nagusiak antolatu ditu azken asteotan. Beti ere euskal etxeetako kideen arteko loturak indartzeko eta parte hartze bateratua sustatzeko helburuarekin, Txikien Udalekuaren 26. edizioa egin zuen, Euskaro eta Haize Hegoa euskal etxeetako haur eta gaztetxo bildurik.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskal Txiletar Kultur Topaketa abenduaren 6an Santiagoko Juan Pablo II Plazan, stand ugarirekin bi herrialdeetako kulturez

2025/11/28

Abenduaren 6an egingo dute Txileko Santiagon, La Granja komunan, Euskal Txiletar Kultura Topaketa Txileko euskal etxe eta elkarte guztiak eta euskal gizataldea oro har partaide dela antolatu dute Euskadiren (Txile, Peru eta Kolonbiako) Ordezkaritzak eta ‘Clarita de Larminat’ Elkarteak 'Encuentro Cultural Vasco Chileno' (Euskal Txiletar Kultura Topaketa) izeneko ekitaldi ireki hau. Ekintzak goizeko 10etan hasiko dira: Euskal Herri osoko dantzen ikuskizuna; dantza tailerra dantzatzen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxea hasia da bere 150. urteurreneko ospakizun programa handia prestatzen

2025/11/27

Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko dantza taldeko kideak soka-dantzan elkartearen egoitzaren aurrean Avda Belgrano 1144n 2027ko martxoaren 13an iritsiko da Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxea bere 150 urteetara eta, beraz, urtebete eta lau hilabete baizik ez dira falta. Karia horretara, denbora da EEko kide eta lagunak mugitzen hasi zirela urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzen. Ateak zabalik dituen munduko euskal etxe zaharrena da eta Argentinan ntitate ama bezala aitortzen dute, hainbat euskal elkarteren sorrera edo ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak 320.000 euro banatu ditu 2025ean 15 herrialdetako 27 euskal etxe eta federazio artean

2025/11/27

Pradales lehendakaria, Jean Flesher NABOko lehendakaria eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza hitzarmena sinatzen joan den abuztuan Boiseko Jaialdiaren baitan EHAA buletin ofizialak joan den asteko ostiralean, azaroaren 21ean, eman du argitara Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren Ebazpena 320.000 euro banatuz 15 herrialdetako ia 30 euskal etxe eta euskal etxeen federazioren artean, euskara klaseak ematen garatzen duten lana sostengatuz 2025ean. Elkarte onuradunak, txikiak batzuk eta euskal etxeen federazio handiak dira beste batzuk, hauen artean hamarnaka euskal ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Kirmen Uriberen nobela batean oinarritua, ‘Karmele’ gaur estreinatuko da Montevideon eta igandean Buenos Airesen

2025/11/26

Asier Altunaren 'Karmele' gaur Montevideon Aste honetan ari da garatzen Montevideon (azaroaren 24, 25 eta 26an) eta Buenos Airesen (28, 29 eta 30ean) MASS zinemaldia, Málagako (MA) eta Donostiako (SS) zinemaldietan estreinatutako film hautatuak proiektatuz, askotan itsasoaren alde honetako pantaila komentzialetara iristen ez diren pelikulak helarazteko helburua duen ekimen honetan. Espainiako estatuan grabatutako sei izenburu hautatu ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia