euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gure danborradak, dantza eta gastronomia lagun, euskal kutsua partaide Buenos Aires probintziako inauterietan

2026/02/24

Lapridako Lagunen Etxea eta Tandilgo Gure Etxea EEetako konpartsek euskal doinu eta dantzekin alaitu zituzten kaleak. Magdalenako Ongi Etorri eta Gral. Belgranoko Gure Etxea-ko lagunek, berriz, euskal zaporeak zabaldu zituzten inauterietan Otsaileko jai-egutegiak arrasto ederra utzi du otsail honetan Buenos Aires probintzian, izan ere, zenbait euskal etxe gogotsu murgildu baitira Inauteri ospakizunetan. Horren adibide lau euskal etxeren partaidetza ekarri dugu lerrootara, Tandil, Magdalena, Laprida eta General Belgranon. Tandilgo Gure Etxeak, konparazio, adin guztietako kideek osatutako konpartsa aurkeztuta lehen aldiz. Hilaren 16an, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

UNSAMeko Euskal Ikasketen deia ikerketak aurkezteko Río Cuarton euskal migrazio eta erbesteaz martxoaren 1erako

2026/02/23

Historia Sailetako XX. Eskolarteko Jardunaldiak aukera paregabea dira historialari, irakasle, ikasle eta publiko zabalarentzat; gai zein arazo historiko eta historiografikoen agenda eztabaidatu eta eguneratzeko bilgune garrantzitsu bihurtu baitira Lehenengo erakundea izan da Buenos Airesko San Martingo Unibertsitate Nazionala (UNSAM) Etxepare Euskal Institutuaren sarean euskara irakurletza bat, Katedra bat —Amale Artetxe Katedra— eta ikerketa-programa propioa instituzio berean elkarretaratzen, erreferente nagusi bihurtuz Hego Konoko eta nazioarteko Euskal Ikasketetan. Pauso hori emanik, ekoizpen zientifikoan ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Zinema euskaraz eta euskal kultura: Lurdes Iriondo kantari donostiarrari buruzko filma zure euskal etxean ikusi nahi?

2026/02/20

Inge Mendiorozen "Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako" dokumentala diasporan ere ikusi ahal izango da "Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako" dokumentalak iazko Donostiako 73. Zinemaldiko Zinemira saila ireki eta geroztik Euskal Herriko hamaika zinema aretotan eskaini izan dute. Orain, Bitanta banaketa etxeak Diasporan ere proiektatzeko aukera ematen du, euskal etxe edo erakundeen bitartez, Lurdes Iriondoren istorioarekin batera, euskara eta euskal kultura zabaltzeko asmoarekin.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskal antzerkia Madrilgo Abadian: otsailaren 26ko emanaldia euskaraz izango da, gaztelaniazko gaintituluekin

2026/02/19

La Dramatica Errante konpainiak 'Adiorik ez' taularatuko du Madrilen 2026ko martxoaren 8ra arte Urtetako ibilbidea darama Bilboko La Dramática Errante konpainiak Euskal Herritik kanpo eta 2026 honetan ere pauso eta emanaldi berriak emendatuko dizkio. María Goiricelaya idazle eta zuzendariaren ‘Adiorik ez’ antzezlana Espainiako hiriburura iritsiko da eta martxoaren 8ra arte egongo da ikusgai, La Abadia Antzokiko Juan de la Cruz aretoan. eskainiko dituzten hamabost emanaldien ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere udako 'Jaialdi' ospatuko du larunbat honetan. Ez zazula galdu!

2026/02/19

Larunbatean Jaialdia ospatuko da Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean. Beti Alai taldea izango da protagonista nagusietako bat Hego Atlantikoko kostalde argentinarrean oporretan dabiltzanek, edota astebururako plan bila ari direnek hitzordu berezia dute larunbat honetan, otsailaren 21ean. Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bederatzigarren aldiz antolatu du bere udako 'Jaialdi'. Euskal dantza eta musikaz gain, janari tipikoak eta artikulu tematikoen boutique bat ere izango dituzte bertan. Jaiak Necochea, Maipú, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia