euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astebeteko jarduerak larunbatetik aurrera Sydneyko Gure Txokon, bere 60. urteurrena bazkide eta lagunekin ospatzeko

2026/11/12

Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeak 60 urte bete ditu eta azaroaren 14tik 22rako programa batekin ospatuko du Egun bakarra eta ordu batzuk baino ez dira falta programa hasteko eta Sydneyko Gure Txokoko kideak irrikan daude. Izan ere, hilabeteak daramatzate urtebetetzea antolatzen eta ahalegintzeak merezi izan du: jende ugari espero dute larunbatean bertan hasita, euren egoitzan zein aire zabalean burutuko diren jardueretan partaide. Programaren kultur eskaintza zabala izango da oso eta ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

"Nortasuna Eraikitzen": Rosarioko Zazpirak Bat EEak 2027ko Euskal Aste Nazionalaren logo eta leloa aurkeztu ditu

2026/11/12

Auzolanaren emaitza izan dira Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak 2027ko Euskal Aste Nazionakerako asmatu dituen lelo eta logoa Aurkeztu berria du Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak datorren urteko Euskal Aste Nazionala identifikatuko duen irudi instituzionala. Ikur berria EEko Zuzendaritza Batzordeko kideen arteko lan bateratuaren emaitza da. Zenbait bilera egin osteanbideiak eta proposamenak partekatzeko, “Nortasuna Eraikitzen” da hautatu duten leloa, eta horren gainean eraiki dute logoa. Izan ere, bi hitz horietan ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Herri kirolek eta euskal kantari eta taldeek 'indarrez' eta 'nortasunez' bete zuten Berlinen BEIDE Kultura Jaialdia

2026/11/11

Bizkaitik etorritako artista eta kirolari euskaldunak Berlingo 2026ko BEIDE Kultura Jaialdian (argazkiak Zelako Taldea) ‘Beide’ (‘biok’ nahi du esan alemanez) Kultura Jaialdiaren lehenengo edizioa azaroaren 3an eta 4an izan da Berlingo 'TAK -Theater Aufbau Kreuzbergen' Antzokian. Proposamenak euskara, euskal kultura eta Bizkaiko artisten lana nazioartean ezagutaraztea izan zuen ardatz eta ondo asko bete zen programan aurkeztutako ekitaldi eta emanaldiekin. Jaialdia irekitzeko, Getxo Herri ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Segi online larunbatean Euskal Selekzioa - Venezuela futbol partida; Caracasen Eusko Etxeak egun berezi bat eratu du

2026/11/11

Ekintza bikoitza Caracasko Euskal Etxean: futbolean, Euskal Selekzioa Venezuelakoaren aurka eta Frontoian pilota Taxpelketa Iritsi da eguna. Euskal Selekzioa - Venezuela partida, azaroaren 14an, datorren larunbatean izango da, 20etan (Euskadiko ordutegia), San Mames Zelaian. Jende askorentzat kirol ospakizunetik haratago doan proposamena da eta, hasteko, partida, Jose Antonio Agirre lehendakaria buru izan zuen lehenengo Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena ospatzeko programa barruan burutuko da. Horrela aurkeztu zuten ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Bartzelonako Euskal Irakurle Klubak azaroan landuko dituen izenburuak: ‘Maitasun kapitala’ eta ‘Reformes carnals’

2026/11/10

Bartzelonako Euskal Irakurle Klubaren 2026-27ko programa bere bi egoitzetan: Euskal Etxea eta Agustí Centelles liburutegia Ikasturte berriarekin batera, Bartzelonako Euskal Irakurle Klubak 2026-27ko egitaraua jarri du abian. Zazpi saio egingo dituzte, beste hainbeste libururen irakurketaren inguruan, urritik maiatzera bitartean, hiriko bi gunetan: Euskal Etxean, bertan topaketak hilabete bakoitzeko hirugarren asteartean, arratsaldeko 6etan; eta hiriko Agustí Centelles Udal Liburutegian, hemen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia