euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Vascos de Brandsen" elkarteak lehenengo haritza landatu du eta aurrerabidean da Euskaldunen Ibilbideko egitasmoa

2026/07/20

Las Mandarinas auzoan lehen haritza landatu zuten eta intendentearekin Euskaldunen Ibilbideko lanak aztertzeko bilera egin zuten Brandsengo espazio publikoetan haritzak landatzeko baimena lortu ostean, "Vascos de Brandsen" elkarteak haritz bat landatzeko ekitaldia burutu du bertako Las Mandarinas auzoko Elpidio González plazan. Uztailaren 12an, igande arratsaldez, gauzatu du, auzokide ugari partaide. Bertaratutakoek arretaz jarraitu dituzte elkarteko kideen hitzak Gernikako Arbolaren historiaz, euskal kulturarentzat ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Paul Urkijo zuzendari sarituaren 'Gaua'k irekiko du Mexiko Hirian 'Macabro' Beldurrezko Filmen Jaialdiaren XXV. edizioa

2026/07/20

Euskaraz grabatua, Paul Urkijoren 'Gaua' filmak irekiko du 2026ko Macabro zinemaldia Mexiko Hirian Nabarmen doa handitzen euskal zinemak Latinoamerikan daukan presentzia. Alde batetik plataforma berriek aukera ederra ematen dutelako euskaraz egindako edukiak zabaltzelko; bestetik, nazioarteko zinema jaialdiek ere errazten dietelako bidea euskal ikus-entzunezkoei Atlantikoaren alde honetara iristeko. Orrialde hauetan aipatu izan ditugun zinemaldi horien adibide dira, esaterako, Argentinako BAFICI, Uruguaiko ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Urteko batzar eta hauteskundeen ondoren, lehendakariak aldatu dituzte Azulgo eta Las Floresko Euskal Etxeek

2026/07/17

Horacio Daniel Aguilar eta Mónica Arrizubieta dira hurrenez hurren Azulgo eta Las Floresko euskal etxeetako lehendakari Azulgo eta Las Floresko euskal etxeek, biak Buenos Aires probintzian, euren urteko batzarrak eta hauteskundeak egin dituzte ekainaren 29an, astelehena, Azulen, eta uztailaren 4an, larunbata, Las Floresen, eta biek aldatu dituzte lehendakariak. Izan ere, Azulen, Maria Inés Etchebers-ek Horacio Daniel Aguilar-i pasatu dio lekukoa; eta Las Floresen, Graciana Goicoechandiak, Mónica Arrazubietari. Eskerrik ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Hogei bat ikasle Santiagoko EEaren eta Txileko Euskadiren Ordezkaritzaren Mintza Txokoan, eskerrik asko, Nerea!

2026/07/17

Santiagoko Euzko Etxearen eta Txileko Euskadiren Ordezkaritzaren babespean antolatu dute asteartean Mintza Txokoa Ikasleentzako topaguneak sortu eta klaseetatik kanpo hizkuntzaren erabilera bultzatzea helburuarekin 'Mintza Txokoa' ekimenaren edizio berri bat antolatu zuten elkarrekin Santiagoko Euzko Etxeak eta Txileko Euskadiren Ordezkaritzak joan den asteartean, uztailak14. Ekitaldia Nerea Garin irakaslearen ardurapean egon zen eta aukera ederra ekarri zion gipuzkoarrari Txileko ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Txekiara abiatu dira Madrilgo Euskal Etxeko 'Gure Folklorea' eta Euskal Orfeoiko kideak 'Prague Folklore Days'en aritzera

2026/07/16

Madrilgo Euskal Etxeko 'Gure Folklore' taldea, hiriko Euskal Orfeoiko ahots batzuk lagun, euskal ordezkari izango da Pragako folk jaialdian Gaur abiatu eta igandera arte egongo da euskal etxe madrildarreko Gure Folklorea taldea hiriburu txekiarrean, euskal ordezkari 2026ko Prague Folklore Days jaialdian. 25 pertsonako espedizioa ari da Pragara, euren artean txistulari, pandero-jotzaile eta dantzariak eta Euskal Orfeoiko kideak lagun, antolatzaileek joan den irailean luzatutako gonbidapen bati erantzunez. Ostiralean, uztailaren 17an, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia