euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kantuzalea zara? Abuztuaren 9an Nevadan egongo zara? Garaiz zaude izena emateko NABO Euskal Kantari Egunean

2025/07/07

Mendiko Euskaldun Cluba-ko antolatzaileek izena aldez aurretik emateko eskatzen dute, Kantari Egunaren antolaketa lanak errazteko Urtero Estatu Batuetako euskaldunei eta bisitan daudenei egiten zaien gonbitea da Euskal Kantari Egunean parte hartzea. Azken urteotan normalean Gardnervilleko eta Rocklineko euskal etxeek tartekatuz antolatu izan dute eta aurten Gardnerville-ri, bertako Mendiko Euskaldun Clubari dagokio antolaketa. Abuztuaren 9an izango da, ohi bezala Mindeneko ekitaldi aretoan, hiriko euskal piknik festarekin bat. ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Gaur saioa dauka online BEOren Euskal Irakurle Klubak: "In the Footsteps of Smugglers" obra aztertuz, animatzen?

2025/07/07

"In the Footsteps of Smuglers, my life on a Basque Mountain", Georgina Howard egile, du izena BEO Irakurle Klubaren gaurko obrak Gaur astelehena saioa dauka online BEOren Euskal Irakurle Klubak, oraingoan Georgina Howard-en "In the Footsteps of Smugglers" obra aztertuz. Gogoratu BEO-Basque Educational Organization elkarte euskal estatubatuarrak urtean zehar hainbat alditan antolatzen dituela bere Irakurle Klubaren (BEO Book Club) saioak, beti ere euskal egileen bertsio ingelesak edo euskaldunei edo euskal kulturari lotutako liburuak ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Ingeles irakaslerik ezagutzen Argentinan? Lagundu nahi Martiniano Etchart dantzari cañuelastarrari bere tesian?

2025/07/07

Martiniano Etchart Cañuelasko dantzaria Michigandik egiten ari den doktoretza tesian laguntzeko datuak Behin baino gehiagotan aipatu izan dugu azken urteotan Denak Bat EEko Martiniano Etchart dantzari cañuelastarraren izena orrialdeotan: Euskal Etxeko dantzari gisa Euskal Asteetan parte hartzen, dantzari topaketetan partaide, edota BAC (Buenos Aires Celebra) bezalako jaialdietan, adibidez. 2018an, ordea, ikasketak jarraitzeko helburuarekin, ingelesarekin irakaskuntzan, Estatu Batuetara joan zen. Ez ditu orain ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

100 urte betetzen ditu gaur Martin Aguirre Otegui-k, Israelek 2011an "Nazioen artean Zuzena" aitortutako euskaldunak

2025/07/04

Martín Aguirre 88 urte zituela 2014an, Oiarzabal doktorea elkarrizketa egiten ari zaiola 100 urte betetzen ditu gaur Martin Aguirre Otegui-k, Israelek 2011an "Nazioen artean Zuzena" aitortutako euskaldunak. Efemeride hori dela-eta zorionak emateko artikulu labur bat idatzi du Getxon jaio eta Bigarren Mundu Gerran Belgikara ebakuatu zutenean, oraindik nerabea izanik hainbat haur eta nerabe judutarreri lagundu eta bizitza salbatu zien euskaldun honen biografia idatzitako Pedro J. ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Tres Arroyosko Hiru Errekak "teilatutu" du eraikitzen ari den bere egoitza, eta "porlan zakuekin" laguntzea eskatu du

2025/07/04

Irudietan, Hiru Errekako fundatzaile eta lehen lehendakari izan zen Mª Teresa Urdampilleta (behean eskuinean, dantzari gaztetxo batekin), EEko bazkideak eta euskal egoitza eraikitzen ari diren langileak “teilatutze errekia” partekatzen Argentinan, eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetan, oso errotua dagoen ohitura da eraikitzen ari zaren etxearen teilatu estaldura amaitzean erreki bat partekatuz ospatzea, jai giroan bilduz langileak eta obra manatu dutenak. "Teilatutze errekia" eraikuntzaren munduko errito bat da, obraren aurrerapena ospatzeko eta hura gauzatu dutenei eskerrak emateko modu bat. Urrats garrantzitsu bat izan ohi da ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia