euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Adi zinema-zaleak! Diasporan Otañori buruz grabatutako 'Ombuaren Itzala' filma prest doan online Primeran-en

2025/11/21

'Ombuaren Itzala' ikusgai, Primeran plataforman 2024ko azaroan Zizurkilen (Gizpuzkoa) estreinatu ondoren, ibilbidea luzea egin du Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1857 - Rosario, 1910) bertsolariaren bizitzan sakontzen duen ‘Ombuaren Itzala’ filmak, eta Euskal Herriko areto askotan proiektatua izan ostean, Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten Patxi Bisquert zuzendariak eta berarekin proiektua aurrera eraman zuen ekipoak. Orain, Primeran ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Haraneko Euskal Etxeak laugarren Gau Beltza ospatu du Trelew-en, akelarre antzeztu batekin eta partaidetza handiz

2025/11/21

20 neska gazte aktore Natalia Lavenaren zuzendaritzapean, eta Haraneko Euskal Etxeko dantzari taldea Gau Beltzeko saio ederrean Laugarren urtez bihurtu du Haraneko Euskal Etxeak (Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak) bere egoitza agertoki magiko Gau Beltza ospatzeko. Negua iritsitakoan, uzta-bilketaren amaiera markatuz, arbasoak omentzeko balio zuen antzinako jaia da Gau Beltza. Deialdia pasa den azaroaren 8an, larunbatez, gauzatu eta jendaurretu zen eta prestatutako funtzioak eta egindako gaualdiak arrakasta izan zuten lagun, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Haize Hegoaren txalaparta, erakarpen handienetako bat Montevideoko 2025eko CH Udaleko Gizataldeen Azokan

2025/11/20

Publikoa eta zaleak txalapartarekin jolasean Haize Hegoaren euskal standean Montevideoko ‘CH’ Udaleko Gizataldeen Azokan Azaroaren 9an egin da, Montevideoko ‘CH’ Udalak urtero ospatzen duen Gizataldeen Azoka, Batlle Parkearen ondoko Luis Morquio kalean, aurtengoan 30 kolektibitate partaide, euskaldunak tartean. Proposamenak arrakasta izan zuen –40 mila lagunek bisitatu zuten antolatzaileen arabera– eta Euskal Herriaren ordezkari, aurreko urteetan bezala, hiriburuko Haize Hegoa Euskal ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Andrea Bella uruguaitarraren euskararekiko ibilbidea biltzen duen ‘Euskara eta biok’ liburua aurkeztuko bihar Baionan

2025/11/20

'Euskara eta Biok' liburuaren lehenengo aurkezpena Baionan egingo da azaroaren 21ean. Ezkerrean, azala, eskuinean, Andrea Bella Liburua, bidaia-koaderno ilustratu formatuan argitaratu da eta bertan, “Euskara eta biok, jalgi hadi mundura” izenburupean, Andrea Bella uruguaitar euskaldunak, euskararekin daukan eta lortzen joan den harreman estua aurkezten du. Egin duen ibilbidearen sekuentzia lau ataletan dago azalduta, Diaspora, Euskal Etxeak, Euskara eta Euskal Herri. EuskalKultura.eus-ek Euskal Herrian ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskal Gizataldeekiko Aholku Batzordeak bere 2025eko bilkura egingo du ostiralean, azaroaren 21ean, Gasteizen

2025/11/19

 Kanpoan diren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen bilera artxiboko irudi batean Pradales lehendakaria buru, eta lehenengoz, Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendari berria, Ziortza Olano Astigarraga, partaide duela, Kanpoan diren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak bilera egingo du ostiral honetan, azaroaren 21ean, Gasteizen, Lehendakaritzan. Gogora dezagun Batzordeak, Legez, urtero gutxienez behin behar duela bildu, normalean azken urteotan azaro-abenduan. EHAA buletin ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia