2023/12/07

“Egun on!” euskaraz esanez jaikitzea, euskal film bati ikustea, hondartzan euskaraz jolastu edo hamaiketakoa partekatzea, eguneroko kontuak dira euskaldun askorentzat. Baina Uruguaiko euskaltzaleentzat, epe laburño batean bada ere, amets bat betetzea da. FIVUko ikasle eta irakasleek deituta, azaroaren 25 eta 26ko asteburuan, Rio de la Platako kostaldeko Kiyu herrian, euskaraz bizitzeko ...
Gehiago irakurri...
2023/12/06

Gure diaspora gaur Durangon zabalduko den bertako 58. Azokako programako parte izango da, ia lehenengo minututik gainera, Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak iaz grabatu eta oraintsu aurkeztu duen 'Nafar Haziak' dokumentala gaur goizean bertan jendaurretuko baitute Azokan. Emanaldia Durangon, gaur asteazkena izango da, goizeko 11:00etan, Irudienean, Zugaza Zinema Aretoan, sarrera doanik, ...
Gehiago irakurri...
2023/12/05

Gerald Hirigoyen Aiherrako chef baxenafartarrak duela hogei urte sortua, azaro azkenean, joan den astean, itxi ditu ateak San Frantziskon 'Piperade' euskal ostatu famatuak. Bere fama, izan ere, publiko orokorraren eta sukaldaritza estimatzen dutenen artean hedatzen zen eta, gainera, San Frantziskoko Badiaren Eremuko eta Kalifornia osoko euskaldunentzat erreferentzia bat zen, zeozer berezia ospatu ...
Gehiago irakurri...
2023/12/05

Limako Euskaletxean musa betidanik nagusien eta batez ere gizonen jarduera izan da. Urte hasieran, Euskara Munduan programaren arduradun Kinku Zinkunegiren bisita jaso zutenean, euskara ikastaroei buruzko gaiak adosteaz gain, Etxepare Euskal Institutuak musean ikasteko prestatutako materialaren berri eman eta jokoa euskaraz egitera animatu zituen. Geroago, urrian, Julen Menesesek eta Bittor Lópezek 44. ...
Gehiago irakurri...
2023/12/04

Gaur asteartea, abenduaren 5ean Okinawan, Itoman hiriko Bakearen Parke Oroigarrian egingo den ekitaldiak urrats berria dakar, ez bakarrik adierazirik ikerlan ineditoa egin dela Bigarren Mundu Gerran (GMG) Estatu Batuetako Indar Armatuetan euskaldunek eta euskal jatorrikoek izan zuten partaidetzaz, ondoko pausoa ere eman delako baizik, esan nahi baita emaitzak plazaratu eta hedatzeko bidean ...
Gehiago irakurri...
Albiste gehiago...