euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bruselako Euskal Etxeak Sagardotegi Gau bat antolatu bere egoitza berria estreinatzeko, otsailaren 15ean... eta gehiago

2025/02/07

Urteko lehen Sagardotegi Gaua Bruselan, otsailaren 15ean Urte berria, etxe berria Belgikako hiriburuko euskal gizataldearentzat. Izan ere datorren asteko larunbateko Sagardotegi Gaua izango da inauguratu berri duten egoitzan egingo duten lehenengo ekitaldia. Aurreneko hitzordu honetan euskal menu tipikoa eskainiko dute antolatzaileek, oraingoan taloak, txistorra eta sagardoa kupeletik. “Txotxa” iluntzeko 7etan izango da, Bruselas Handiko ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Bolivarko Nafar Etxeak 71 urte jaialdi batez ospatu, jatetxea zabaldu du eta urteurren afari batera deitzen du martxoan

2025/02/07

Goian, Raíces Navarras eta Nafar Etxeko dantzariak oholtzan. Behean, ezkerrean, Raíces Navarras taldeko kideak. Eskuinean, zutik, M. Sardon (gorriz) eta Sandra Santos (beltzez). Horien artean, eserita, J. Montero eta Vocal Joven taldeko kideak Coliseo Español Antzokian egindako dantza eta musika ikuskizun batekin, Bolivarko Nafar Etxea bere 71. urteurrena hasi zen ospatzen urteurren egunean bertan, urtarrilaren 31n. Ostiral gau horretan, Luisina Teruelen eskutik, erakundeko dantzari taldeak emanaldi ederra eskaini zuen. Baita Etxeko Raíces Navarras abesbatzak ere, Sandra Santosen gidaritzapean, Nafarroako herri kantutegiko eta ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat EEko dantzari txikienek "udaleku egunbete" batez gozatu zuten euskal egoitzan

2025/02/06

"Irrifarrak" dantzari talde gazteenaren udalekuko postalak: jolasak, afaria eta udako kanpaldia Arrecifeseko Euskal Etxeko patioan Urtarrilean, udako sasoian gaude Argentinan, eta euskal etxeen ohiko jardueren etetea luzeegia egin ohi zaie txikienei, laguntxoekin elkartzeko irrikaz egoten baitira. Itxaronaldia laburtzeko, Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak udaleku moduko bat antolatu zuen urtarrileko azken asteburuan “Irrifarrak” dantza taldeko kideentzat. 15 txiki —5 eta 13 urte bitartekoak— elkartu ziren ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Nafarroako Gobernuak 19 Nafar Etxe aintzatetsi ditu, gehienak Espainiako Estatuan, 4 Argentinan eta bana Kuba eta Frantzian

2025/02/06

Buenos Airesko Nafar Etxearen eraikina. Elkartea 1895eko azaroaren 3an sortu zuten hiriburu argentinarrean 2023ko otsailean Nafarroako Parlamentuak onartu zuen Kanpoko Nafar Herritarrekiko Harremanei buruzko Legearen eskakizunak betez, 19 Nafar Etxe eta Zentro ofizialki aitortzea erabaki zuen atzo Nafarroako Gobernuak, aitortu ere "kanpoko Nafarroako komunitate gisa, eta Kanpoko Nafarroako Komunitateen Erregistro Ofizialean inskribatzea". Urrats garrantzitsua da Nafarroako Kanpoko Herritartasunari buruzko Foru ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Ahalegin eta konpromiso txalogarria Udako Barnetegian, Villa Marian, ondoko barnetegia uztailaren 12-19an finkatuz

2025/02/05

Euskara Munduan: 2025eko Udako Barnetegiko ikasleak eta Gabriel Arce, Sabrina Otegui, Gabriela Mendia eta Kinku Zinkunegi irakasleak eta eurekin Elba Mocoroa FEVAko diruzaina eta Emilia Zugasti Villa Mariako EEko lehendakaria (argazkia FEVA) Villa Mariako Euzko Etxea izan zen urtarrilaren 18tik 25era Euskara Munduan programaren Udako Barnetegiaren egoitza. Etxepare Euskal Institutuak eta FEVAk antolaturik, Gabriel Arce eta Sabrina Otegui irakasleek eman zuten aste osoko ikastaro trinkoa, Gabriela Mendia eta Kinku Zinkunegi koordinatzaile. Ikasle talde hau duela urtebete abiatu zen, San Nicolas hiriko barnetegian, eta bizkor jarraitzen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia