euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Shanghaiko EEko futbolariak, lanean kantxan eta sukaldean; sartu berriek talde osoarentzat sukaldatuko dute ekainean

2026/05/22

Shanghaiko Euskal Etxeko Futbol Taldea, 2026ko jokalariekin. Atezaina eta argazkilaria, Iván Seras 2005ean jaio zen Shanghaiko Euskal Etxea eta berehala bilakatu zen topagune preziatu bat Txinara epe baterako iristen ziren Euskal Herriko enpresetako lagunentzat. Eta Euskal Etxea martxan jarri bezain laster futbol taldea ere sortu zuten, kirolaren bidez ere euskal kultura zabaldu daitekeelakoan. Gaur egun, Shanghaiko euskal futbol taldea Euskal Etxeko lagunez dago osatuta eta Euskal Etxea eta Euskal ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Miguel Asqueta hautatu du FIVUk federazioko lehendakari berri; Alberto Irigoyenen hitzaldia Ignacio Arguiñarenaz

2026/05/22

FIVUko batzorde berriko kide batzuek Alberto Irigoyen-ek eskainitako "Ignacio Arguiñarena: gerraren memoria, erbesteratzea eta poesia" hitzaldian hartu zuten parte Zuzendaritza Batzordea berritu du FIVU Euskal Uruguaitar Elkarteen Federazioak. Joan den maiatzaren 5ean egindako Ohiko Batzar Nagusiaren ondoren eta araudiaren araberako hauteskundeen ostean, Miguel Asqueta da Federazioko lehendakari berria. Gogora dezagun horretarako hautetsia izan zen Juan Pedro Arinek kargua utzi zuela bateraezintasun gaiak medio eta lehendakariorde Lucia Goñik hartu zuela ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Jaurlaritzaren onarpen ofiziala jaso berria duen Txengel Etxeak egitarau zabala gauzatuko du urtea amaitu aurretik

2026/05/21

Koblenz-eko Txengel Etxeko musikariek euskal soinuak eraman zituzten Frankfurten egin zen ‘Cider World 2026’ jaialdira Urtebete baino ez dauka Alemaniako Koblenz-ko Txengel Etxeak baina epe honetan trinko egin dute lan kideek erakundeak ahalik eta oinarri sendoenak izan ditzan. Gogor saiatzea fruituak hasia da ematen, tartean da aste honetan elkarteak Eusko Jaurlaritzaren onarpen ofiziala jaso izana. Gobernu Kontseiluak oniritzi hori eman ondoren, Buletin Ofizialean argitaratu bezain laster, bihar ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Unión Vascaren trilogiako azken liburua aurkeztu du Herritar Prestu izendatu duten Iñaki Unamunok 460 lagunen aurrean

2026/05/21

Iñaki Unamuno Macachíngo Euzko Alkartasuna-Unión Vasca euskal etxearen historia biltzen duten hiru liburuekin Afari jendetsu batekin borobildu dute Macachíngo Euzko Alkartasuna-Unión Vasca euskal etxearen 66 urteko ibilbidea zehatz-mehatz biltzen duen trilogiaren hirugarren eta azken liburukiari harrera egiteko ekitaldia. Joan den larunbatean, euskal etxe pampatarrak 460 bat lagun bildu zituen omenaldiak eta dantzak partaide, emozioa eta harrotasuna nagusi izan ziren topaketa batean. ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko ordezkari, Hegoa Etcheverria eta Emilie Barneche txapeldun Mikelunen jokatutako pilota txapelketan

2026/05/20

Hegoa Etcheverria eta Emilie Barneche (erdian), euren ondoan antolatzaileak, eta beste bi puntetan bertakoen bikote txapeldunordea Saint Pierre eta Mikelunen bukatu berria da joan den igandean astebete iraun duen pala norgehiagoka, 'Auberge Quatre Temps' eta 'Udaberri' izenpean. Emakumeen kasuan, Euskal Herritik propio gonbidatuta, Emilie Barneche mehaindarra (Nafarroa Beherea) eta Hegoa Etcheverria itsasuarra (Lapurdi) lehorreratu ziren Europatik, bertako pilotariekin lehiatzeko. 18 eta 19 urteko bi neska hauen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia