euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Zorion-agurrak

Union Vasca Bahia Blanca

Union Vasca Bahia Blanca

2009/01/29

Zorionak! Bahia Blancako Union Vasca-k, Argentinan, 110 urte bete ditu gaur.

Gaurko egunez, urtarrilaren 29an alegia, baina 1899an, Argentinara immigratutako euskaldun talde batek, zenbait bileraren ostean, euskal etxerik zaharrenetako bat gauzatu zuen: Bahia Blancako Union Vasca de Socorros Mutuos [Elkar Laguntzeko Euskal Batasuna] delakoa.

Jatorrian 'Sociedad Vasco-Española de Beneficencia' [Ongiletza Elkarte Espainiar-Euskalduna] hartu zuen izentzat, elkartearen helburu nagusia (hainbat immigrante taldeenak bezala) lur hauetara bakarrik zetozenentzako laguntasun erakundea izatea baitzen.

Erakundeak izena aldatuko zuen geroago, 'Laurak Bat' bilakatzeko, baina Peronen bigarren gobernuan aldatu behar izan zuen, izen atzerritarrek ez baitzuten lekurik.

Atzo gaur bezala, euskal kulturaren ikur den erakunde argentinar honek naturaltasun osoz betetzen du bere sorrera helburua, hazi gintuzten baloreen sua bizirik mantendu nahi dugun euskaldunen ondorengoen euskarri izanez.

2009 urte honetan plazer handiz hartuko zaituztegu Euskal Aste Nazionalean.

Agur bero bat.

Enma Vila
Bahia Blanca, Buenos Aires probintzia, Argentina


Zorionak!

Bidali zure zorion-agurra

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia