euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Zorion-agurrak

Ibai Espino Vitoria-Gasteiz

Ibai Espino Vitoria-Gasteiz

2009/02/01

Igandean, otsailaren 1ean, jaio da Gasteizen Ibai Espino, Ainhoa eta Enekoren lehenengo haurra.

Ibai txikiak 3,120 kilo pisu eta 49 cm luzera neurtu ditu eta, bertan egon zirenek esan dutenez, dena oso ondo joan zen. Ama primeran dago, eman zizkioten puntuak direla eta pixka bat minduta... baina pozez betea!

Aitak, pozaren pozez, hauxe esan du galdetutakoan: "Ni... zer esango dizuet... nire bizitzako esperientzia aluzinanteena, bai erditzean egon ahal izatea eta baita ere Ibaitxo eta amatxorekin etxean elkarrekin izatea..."

Zorionak hirurei, gurasoen lagun guztien partez, bereziki aitatxo berriarekin Gasteizen bertan Gaztemundun eta Estatu Batuetako Buffalon joan den udan ikasle eta irakasle ibilitako Diasporako gaztetxo eta ez hain gaztetxoen partetik.


Zorionak!

Bidali zure zorion-agurra

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia