2008/07/12
Gure agurrik beroena eskaini nahi diogu Eze-ri, Ezequiel Fernandez-i, dantzaria eta Argentinako Las Flores herriko 'Loretako Euskaldunak' gure Euskal Etxeko kidea, ekainaren 29an Euskal Herrira abiatuko baita, Gaztemundu programan parte hartzeko.
Geure Euskal Etxetik, hainbestetan amestu izan duen bidaia hori zinez gozatzea desio diogu, eta bere falta nabarituko dugula nahi diogu esan. Badakigu, ordea, bere eskarmentua Las Floreseko euskal talde osoarekin partekatuko duela. Muxu handiak.
[Ezequiel beheko lerroan eskuin aldean dagoena da]