euskal diaspora eta kultura
2024/07/11 - Bilbo, Bizkaia
Bilbon hil da 2024ko uztailaren 11n, 95 urte zituela.
Juan Mugarra Duo eta Bonifacia Goicoechea Uriarteren semea, Bizkaian jaio zen, 1929ko martxoaren 30ean Fruizeko Legarta baserrian. Hamaika neba-arreba izan ziren.
1933an bere aitak Zamudioko Bentazubi baserria erosi, eta Rosariok umearo eta gazte denbora guztia Zamudio eta Derio artean eman zuen,
Bere osaba bat, Jose Goicoechea, 1919tik Ameriketan bizi zen, eta haren bitartez joan zen Estatu Batuetara. Berarekin beste 18 artzain joan ziren, eta 1955eko urtarrilaren 19an heldu. Hasieran, Kaliforniako Sonora herrian zegoen bere osaba Joserengana joan, eta handik Los Banosera joan zen, artzain lanetan urtebete egiteko. 1956an artzain lana utzi eta osaba Josek lan egiten zuen zerrategian aurkitu zuen lana. Ondoren Zamudiora itzuli, bertan urtebete pasatzeko asmoz, eta atzera Kaliforniara, eraikuntzan lan egiteko. Tunel eta urtegietan lan egin, eta osasun arazoengatik ezintasuna eman zioten. Geroago, autokarabana bat erosi eta bikote Sue Joicerekin Estatu Batuetan barrena bidaiatu ahal izan zuen. Erretiroa hartuta, bidaiak, ehiza, arrantza eta baratzeko lanak izan zituen afizio. Garai haietan sarritan itzuli zen Zamudio eta Deriora. 2014ko martxoan Euskal Herriratu zen. (Zamudioko ZamudiOrain udal aldizkariaren 36. zenbakian, 2015eko urtarrilari dagokionean, Amagoia Guezuraga-k idatzitako 'Zamudioztarrak atzerrian' ataleko artikulurik laburbildua, ikus 14. eta 15. orrialdeetan)
Bere bikotea, Sue Joice (+); gurasoak, Juan Mugarra (+) eta Bonifacia Goikoetxea; anaia-arrebak, Lucio (+) - Begoña (+), Juan (+) - Agueda (+), Jesus (+), Patxo (+) - Mari (+), Lorenzo (+) - Carmen (+), Gregori (+ ), Josetxu (+) - Miren, Begoña (+), Miren (+), Alfredo (+); ilobak: Begoña - Jose Antonio, Jon - Maite, Gotzone - Juanjo (+), Ander (+), Txaro - Joseba, Jabi (+) - Isabel, Arantza - José, Karmele - Iñaki, Itxaso - John Daniel, Jasone - Juantxu , Aitziber, Asier - Carmen; ilobak, bilobak, lehengusuak eta gainerako familiakideak. Janna - Tom eta familia amerikarra. Bere zaintzailea Mayra.
Hileta elizkizuna eta meza uztailaren 15ean, astelehena, arratsaldeko seietan egingo dira Zamudioko Arteagako San Martin parroki elizan.
Goian Bego (GB)
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus