euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Roberto Etchevers

Roberto Etchevers
Roberto Etchevers

2020/10/06 - Cañuelas, Argentina

(2020ko urriaren 7an InfoCanuelasen argitaratutako artikulutik euskaratua)

Astearte honetan, urriaren 6an, hil da Roberto Etchevers, Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeko lehendakariordea.

75 urte zeuzkan eta ia hiru hamarkadez izan zen erakundeko parte.

Duela hilabete inguru atzemandako bat-bateko minbiziak eraman du. Bere etxean hil da, eta eguerdian lurperatu dute, La Oración hilerrian.

Roberto 1945eko maiatzaren 11n jaio zen Cañuelaseko II. Kuartelean, Caledoniatik gertu. Lehenengo eskola-urratsak 29 zenbakidun Landa Eskolan eman zituen, esparru haren barruan zegoenean, 6. errepidera eraman aurretik. Bere aita Ramón Pedro Etchevers zen, eskualde honetako ekoizle familia tradizional bateko kidea.

Bi seme zeuzkan (Cristian eta Maria Carla), bere lehen emaztearekin izandakoak. Alargun geratu zen. Azken urteetan Isabel Galvanekin zen bikote.

"Hogeita hamar urtez egon zen Euskal Etxeari lotuta. Coco Etchevers, Mirco Tomeo eta beste buruzagi batzuen taldea osatu zuen, eta 1991 eta 1992 artean erakundea atzera aktibatu zuten. Musari oso lotuta egon zen beti, eta gure erakundearen ordezkaria zen txapelketa nazionaletan. Beti laguntzen zien Denak Bateko bikoteei euskal etxeetara jokatzera, eta birritan izan zituen herrialdetik kanpo bidaiatzeko Bartzelonan eta Biarritzen lehiatu ginenean ", gogoratzen du Daniel Sancholuzek.

"Lehendakariordea izan zen Danielen kudeaketan, eta lehendakariorea nirekin ere, hau da, 10 urte baino gehiago eman zituen karguan. Denek maite zuten pertsona zen, izaera paregabekoa", gaineratu du egungo lehendakari Veronica Zulaicak.

Bere bat-bateko heriotzak atsekabea eragin du bertako euskal komunitatean eta erakunde sare osoan. Hala, egunean zehar hainbat dei jaso ditu Denak Batek Saladillotik. Las Heras, Laprida eta FEVA federaziotik, elkarteetan oso estimatua zen bazkide honen partidagatik dolumina adierazteko.

Bere jarduera sozialaz gain, abeltzaintza ekoizlea zen Mercedes/Luján inguruan.

Azken agurra

Roberto maitea, triste gaude oso joan zarelako, tupustean eta ustekabean. Faltan botako zaitugu, zure presentzia faltako zaigu, beti Denak Bat-en bizitzan lagun, denok konfidantza biltzen zenuen leku horretan, leialtasunez irabazia, zeure irizpide zintzo eta zuzena emanez hainbat egoeraren aurrean.

Eskerrik asko Mus Txapelketa bakoitzean gure ordezkari izateagatik, erakundearen ordezkaritza lana duintasunez eramateagatik, beti konpontzen zenizkigun etxeko kontuengatik, oso zaila izango da onartzea ez zaitugula berriro ikusiko Batzordearen bileretan edo arratsaldero musean ari diren lagunen mahaiean, edo lanean gogor festaren bat prestatzen dugunean egiten zenuen bezala, baina gauza guztien gainean lgu guztion agun handia izateagatik.

Maite zaitugu eta gogoan izango zaitugu Denak Bateko ospakizun bakoitzean, gure artean bazeunde bezala, bakoitzaren maitasunean gordeta.

Goian bego.

Zuzendaritza Batzordea
Denak Bat Cañuelas



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia