euskal diaspora eta kultura
2018/02/20 - San Juan, Argentina
Rita Ofelia Larrea de Larrea 2018ko otsailaren 20an hil da, 87 urterekin, San Juan hirian, Argentinan. Hiriko Eusko Etxeko lehendakaria zen.
Arrietako (Bizkaia) familia baten baitan jaioa, Ofelia San Juango Eusko Etxea berrabiatu zutenetakoa zen. Aita sortzaileetarik izan zen 1953an, eta 2001ean Ofeliak berak hartu zuen, arrakastaz, euskal etxea berrabiatzeko ardura.
San Juanen jaioa, bere familia Gernikaldean zegoen bonbardaketaren garaian eta Ofelia, sei urte zituela, Francoren aliatu ziren hegazkin nazi eta faxista italiarren sarraskiaren lekuko izan zen mendisketatik.
Honela oroitzen dute euren lehendakaria zena euskal etxeko kideek: “Ofelia, gure Euskal Etxea sortzearekin gurasoengandik jaso zenuen legatuari segida eman zenion.Euskal Herriarekiko maitasuna transmititu diguzu euskara klaseetan, abesbatzaren kantuetan, San Inazioren omenezko erromerietan eta Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogora ekartzen genuenean. Gernikako baserria, zure aitak eraiki zuen ermita eta Bizkaiko Golkoa pasio zenituen”.
Gure doluminik sentituena Ofeliaren familiari eta Eusko Etxeko lagunei.
GB
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus