2011/12/09 - Sydney, Australia
Rafa Alegria Alberdi
2011ko abenduaren 9an hil da Sydneyn Rafael Alegria gipuzkoarra, gaixotasun baten ondorioz. Hondarribian jaioa, Rafael Australiara etorri zen bizitzera orain 43 urte.
Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko bazkidea izan zen 1980az geroztik, eta elkarteko idazkari kargua izan zuen. Bazkideek ederki dute gogoan azken 15 urteetan sukaldean egin zuen lan eskerga.
Ezagutu genuenek ez dugu inoiz ahaztuko.
Goian bego.
Gure Txoko Basque Club, Sydney, Australia
OHARRA: Geroztik, Deia egunkariak
honako artikulua eman du argitara Rafa Alegriaz.
[Irudian, Rafael Alegria Hondarribira egin zuen azken bisitan]