euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Pilar E. 'Betty' Alzugaray

Pilar E. 'Betty' Alzugaray
Betty Alzugaray (1950eko urriak 12 – 2024ko otsailak 27)

2024/02/27 - South San Frantzisko, Kalifornia, AEB

Bihotza atsekabeturik partekatzen dugu Pilar Alzugaray, emazte, ama eta amatxi maitagarriak utzi egin gaituela.

Pilar —familia eta lagun gehienek Betty izenaz ezagutzen zutena— otsailaren 27an, asteartea, hil da 73 urte zituela.

Guatemala hirian jaioa zen 1950eko urriaren 12an, 1967an etorri zen Estatu Batuetara, 17 urte zituela, bizitza hobe batekin amestuz.

El Camino Institutuan graduatu zen 1969an. 21 urterekin.

Javier Alzugaray ezagutu zuen eta 1979an ezkondu ziren. Handik gutxira ongietorria eman zioten alaba Yvetteri eta South San Franciscon (Kalifornia) finkatu ziren bertan  familia hazteko.

Betty luze aritu zen lanean San Mateoko Konderriarentzat, eta 25 urteko zerbitzuaren ondoren erretiratu zen.

San Frantziskoko Gure Euskal Etxea - Basque Cultural Center-eko kide sortzaileetako bat zen, South San Frantziskon, eta urte asko eman zituen Euskal Etxeari eta bertako komunitateari bere lankidetza eskuzabala ematen.

Amatxi dedikatu eta maitakorra zen, gustukoa zuen bidaiatzea eta maite zuen jendearekin konektatzea. Bere unerik gogokoenak familiaz eta lagunez inguratuta pasatzen zituen.

Berotasunez eta maitasunez betetako bizitza eta familia eraiki zuen eta ezagutu zutenek asko nabarituko dute bere hutsunea.

Atsekabetuta uzten ditu senarra Javier, alaba Yvette, bilobak Marko eta Aleks Mindeguia eta bere ahizpak Gladys Velazco eta Silvia Hoffens, baita iloba eta lehengusuak ere.

Gonbitea luzaten zaie senide eta lagunei, Bettyren oroigarri 2024ko martxoaren 12an, asteartea, 10:30etan egingo den mezara etor daitezen, South San Frantziskoko Mater Dolorosa eliza katolikoan, eta segidan Colmako Holy Cross hilerrian hilobi ondoan egingo den zerbitzura.

Loreen ordez, kontsideratu dohaintza bat egitea bere erakunde gogokoenak ziren:  St. Jude Children’s Research Hospital-era edo Euskal Etxeko Emakumeen Klubera (The Basque Cultural Center Women's Club P.O. 1281 kutxa).

Goian Bego (GB) - May she Rest in Peace



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia