2011/07/10 - Bakersfield, Estatu Batuak
Pierrot Arotzarena
1929ko urtarrilaren 11ean sortua, azken urteetan bihotzeko min batekin borrokatu ondoren hila da Kaliforniako Bakersfield-en Pierro Arotzarena bidarraitarra, 18 urtetan Ameriketara etorria eta geroztik hemen bizi izan dena. Artzain eta ardinagusi ibilia --eta baratzegile San Frantziskon bizi zelarik-- anitz lagun utzia du bere inguru guzian. Horren lekuko hilotza eraman zuten bere lagun onak, Fernando Iturriria, Alejandro Bernal, Jose Mari Mendiburu, Martin Etchamendy, Joe Echenique, Dominic Arrabit, Andre Sanzberro, eta Manez (Jean) Etchegoincelhay. Ohorez ere hala egin zuten Melchor Gragirena, Joaquin Azparren, Miguel Iturriria, Marcel Membrede, Jose Maritorena eta Daniel Jaureguy-k.
Gure doluminak bere alargun Maritxu (Urdaniz) Arotzarena-ri, alaba Anita Onaindia eta suhia Javier-i, alabatxi Ana Mari-ri, eta gainerako ahaide eta lagun guztieri.
Irakur hemen Martin Etchamendy lagunak izkiriatu
agur-hitz sentikorrak.