euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Patxi Egia Urionabarrenetxea "Balda"

Patxi Egia Urionabarrenetxea "Balda"
Patxi Egia Urionabarrenetxea "Balda"

2020/03/16 - Bilbo, Bizkaia

Iturretako (Bizkaia) Balda baserrian jaio zen 1933ko urtarrilaren 11an. Zesta Pelotaria izan zen gaztetatik eta 87 urte zituela joan zaigu siestatik iratzarri ez zenean.

Zaragozan, Madrilen, Bartzelonan, Milanen etaTampan jokatu zuen, eta azkenengoz, Durangon eta Markinan; ehundaka partida jokatu zituen, astean hiru partida Durangon eta Markinan.

Epaile ere luzaro ibili zen Piedra Altzalei eta Urizarren enpresetan, Durango eta Markinan Ameriketara berriro joan aurretik epaile. Intendente Macaun 1974an frontoia zabaldu zuen Txinan, berriro epaile Floridan 1982ra arte eta Markinara buelta egin zuen, kantxeru, peloteru eta Markiñako World Jai alai eskoletako maixu.

12 bat urte eman zituen Markinako Eskoletako Jai Alai klubeko sortzaile ere izan zen; eskolak bat ere laguntzarik gabe geratu zirenean, Foru Aldundira laguntza bila joan era eskolek segitu zuten.

Patxi Egia Urionabarrenetxea "Balda": "Bizitza osoa pilota munduan sartuta". Pelotari eta pelotazale familia bateko erreferentea, bi semeak ere ildo berari eutsitakoak.

Doluminak bere emazte Rosariori Beristain ondarroarrari, Mexikon bizi diren bi seme Pedro eta Javier Eguia Beristaini, eta gainerako ahaide eta lagunei.

Goian Bego.



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia