euskal diaspora eta kultura
2020/10/14 - Saladillo, Argentina
Oscar Indulfo Luques 63 urte zituela hil da, Saladilloko Doktore Posadas Ospitalean, zenbait egunez bere bizitzaren alde borrokatu ondoren, Covid-19k eragindako arnas gutxiegitasun larri baten ondorioz. Ehorzketa asteazkenean egingo da, urriaren 15ean, 9:15ean, bertako hilerrian. Dolu-etxea, Estrada 2843.
Oscar Luquesen heriotzarekin, dagoeneko 22 dira Saladilloko barrutian Covid-q9ak eramandakoak, La Mañana egunkariak jakitera eman duenez.
Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak honako oharra plazaratu du sare sozialen bidez euskal elkarteko kide eta laguntzaile aktibo eta maitatua zuen Oscar Luquesen heriotzaren berri jakindakoan. Bere emazte Paulina Lordaren bidez inguratu zen Euskal Etxera Oscar Luques, bertako zinezko parte bilakatu arte. Hona hizok:
"Gaur gure hazkundean lagun izan genuen norbait kaleratu behar dugu, ostiraletan peñaz gozatu zuena, jarduera bakoitzean lagundu zuena eta euskalduna izan gabe gure kulturaz gozatzen zuen norbait, gaur egun pertsona handi bat joaten da... Goian bego Oscar Luques, Agur!!! Faltan botako zaitugu!!! "
"Azken agurra ematea tokatzen zaigu gaur Euskal Etxearen hazkundean lagun izan dugun Oscar Luques-i, ostiraletako peñetan adiskide genuena, egin izan dugun ekitaldi eta saio bakoitzean lagun izan duguna eta, euskal jatorrikoa izan gabe, gure kulturarekin erabat gozatzen zuena, gaur oso pertsona handi bat galdu dugu... Goian Bego Oscar Luques, Agur!!! Zure falta sentituko dugu!!!"
GB
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus