2009/08/06 - Buenos Aires, Argentina
Orlando Bordagaray Etchepare
2009ko agorrilaren 6an, Argentinan, Entre Rios probintziako Concordia hirian hil da, 85 zituela, Orlando Bordagaray Etchepare jauna, zinezko euskal argentinarra, familia aldetik Baxenabarreko Izura eta Donapaleuko jatorriduna.
Bere seme Carlos Bordagaray-ren lagun eta adiskideak, Buenos Airesko Euskaltzaleak-eko zein Iparraldeko Euskal Etxeko, bat egiten dugu bere familiaren saminarekin eta honakoaren bidez doluminik zintzoenak igortzen dizkiegu. Besarkada bero-bero bat, zuri, Carlos, eta Bordagaray familia osoari.