euskal diaspora eta kultura
2020/10/03 - Posadas, Argentina
Nora Erreguerena hil da, minbiziaren kontrako borroka galdu ondoren. Copetonasen jaioa, Tres Arroyos ondoan, bere arbasoak Lesakatik (Erreguerena Yribarren) eta Usurbildik (Zugasti Gurruchaga) argentinaratu ziren. Erreguerenatar anaiak, hain zuzen, bere birraitona-eta, 1869 aurretik iritsi ziren Tandilera (urte hartako erroldan agertzen dira) eta 1882an ekarri zuten Euskal Herritik familiaren gainerakoa, seme-alaba eta ilobak, eta gero Cristiano Muerto, Ramón Santamaría eta Copetonas aldean kokatu ziren.
Irakaslea, andereñoa izan zen eta gaur egun helduak diren hainbaten bihotzetan sekula ahaztuko ez duten marka ezabaezina utzi zuen.
Izan ere, bizitza, jendea eta haurrak, bere "txitoak", deitzea gustatzen zitzaion bezala, maite zituen.
Familia eta lagunek eta Copetonasko 905. Haur Eskolatik (Jardín de Infantes 905), Tres Arroyos ondoan, pasatu ziren belaunaldien gogoan iraunen du.
Goian Bego (GB)
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus