2009/01/02 - Baiona, Lapurdi
Mixu Mixelena
Bihotzekoak jota tupustean hil da bart, urtarrilak 2, Baionan, Aviron Baionakoaren partida ikustera bere emaztea eta haurrekin bildua zelarik, Mixu Mixelena (Donibane Lohizune, 1970) kantaria, ereserkia zelai erdian kantatu eta gero eserlekura itzulirik. Sorospen taldeek gaueko 22ak aldean baieztatu zuten bere heriotza.
Gazte-gazterik hasia euskal kantagintzan, 1992an sortu zen Sustraia taldeko kantari gisa egin zen Mixu Mixelena ezagun. Hondarraldian Maialen Errotabehere eta Pantxoa 'Xabaltx' Bergararekin MMX proiektuan zebilen, eta hala bidaiatua zen Argentinara iragan urria eta azaroan, bertako Euskal Aste Nazionalean eta zenbait euskal etxetan kantatzeko.
Albistea berehala zabaldu da Euskal Herrian zein Argentinan utzi zituen lagun ugarien artean. Doluminak oraino sinesten ez duten emazte eta haurrei. Hitaz oroit, Mixu.
[Argazkian, Mixu (eskuinetarik lehena da) Argentinako La Plata hirian iragan azaroaren 2an MMXekin kantari Euskal Aste Nazionalaren itxiera-ekitaldian (argazkia EuskalKultura.com)]