euskal diaspora eta kultura
2019/11/01 - Iquitos, Peru
(Bilbo, 1962-11-22 - Iquitos, 2019-11-01)
Miguel Olaortua Iquitoseko Bikariato peruarreko apezpikua zen. 56 urte zeuzkan.
Elizlizunak 2019ko azaroaren 4ean, astelehena, egingo zaizkio Iquitoseko Katedralean. Bere gorpua azaroaren 1ean ezarri da ikusgai Iquitoseko katedralean.
Miguel Olaortua Laspra Bilbon jaio zen 1962ko azaroaren 22an. 1982an, urriaren 2an, San Agustinen ordenean sartu eta 1987ko urriaren 4an Bilboko Santiago katedralean apaiz ordenatu zuten. Ondoren, Filosofia eta Teologia ikasten hasi zen Valladolideko Aita Agustindarren Seminario Nagusian eta baita Deustuko Unibertsitatean ere; gero, Italiara joan eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen Erromako Pontifizia Salesiana Unibertsitatean.
Unibertsitateko ikasketak amaituta Bilboko Elizbarrutian hasi zen apez. Zaragozako Arkidiozesiko Santa Rita Parrokiako parrokia-bikarioa ere izan zen. Eta San Agustin Ikastetxeko koordinatzaile eta zuzendari, agustindarren priore eta agustindarren probintziako kontseilari Zaragozan.
2011ko otsailaren 2an, Benedikto XVI.ak Iquitoseko Bikariato Apostolikoko bikario apostoliko izendatu zuen.
Urte bereko apirilaren 16an Aitasantuak apezpiku izendatu zuen. Amazonaseko San Joseko Bikariato Apostolikoko administratzaile ere izan zen 2011 eta 2014 artean.
GB
(berria, Religión Digital aldizkarian)
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus