2012/09/04 - Chascomus, Argentina
Miguel Angel Arraras
Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal-Argentinar Etxeko Zuzendaritza Batzordeak dolumina agertu nahi du Miguel Angel Arraras-en heriotza dela eta.
Miguelo gure erakundeko kide izan da bigarrenez abiarazi genuenetik eta etengabeko sostengatzailea izan da garatu ditugun ekimen guztien laguntzaile umoretsu. Emaztearekin batera jakin izan du seme-alaba eta bilobei euskal sentimentua transmititzen eta gaur egun hauek ere Zuzendaritza Batzordeko kide ditugu edo izan ditugu eta ardurak dauzkate gure euskal etxean.
Dolua adierazteko, Zuzendaritza Batzordeak datorren astebururako antolatuta zeuden ekitaldiak bertan behera uztea erabaki du, beilalekuan partaide izatea, lore-sorta bidaltzea familiari eta familiari laguntzea, dolumin zintzoenak emanez.
Goian bego.
Pedro Mauregui Larranda
Lehendakari
Martin Larralde
Idazkari
[
Irudian, Miguel Angel Arraras (eskuinean), musean lagun zuen Horacio Manzzantirekin, iaz Chascomus Pilota Elkartean La Platako Euskal Etxearekin antolatutako mus txapelketan (argazkiakEE)]