euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Maritxu Abaitua Churruca

Maritxu Abaitua Churruca
Maritxu Abaitua Churruca

2015/11/19 - Madril, Espainia

2015eko azaroaren 19an hil da Madrilen, 90 urte zituela, Maritxu Abaitua Churruca, jaiotzez mutrikuarra --1924ko abenduaren 2an, bertako udaletxe aurreko Galdona etxean-- baina Bilbon, Londresen eta Madrilen ere bizi izandakoa. Izan ere azken hiri honetan bizi zen 1964tik. Bertako Euskal Etxeko partaide zen, fundatzaileetakoa, zuzendaritza batzordekidea, aktiboa, ekimentsua eta elkarteko lehendakari ere izana, egun arteko emakume bakarra kargu horretan. Emakume jantzia, makina bat hitzaldi emana zen euskal ohiturez eta kultura tradizionalaz.

Bere aldeko elizkizunak Madrilgo San Inazio elizan  izango dira azaroaren 29an, eguerdian, Madrilgo Orfeoia kantari. Hutsune handia utziko du Madrilgo Euskal Etxean eta partaide zen euskal giroetan.

2010ean elkarrizketa egin zion Julio Elejaldek eta bere baimenarekin EuskalKultura.com-en argitara eman genuen, hemen. Elkarrizketa bera, baina sarbide zuzenik gabe topa omen daiteke Madrilgo Euskal Etxearen webgunean, baina geuk ez dugu aurkitu.

GB

 



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia