euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Mariquita Domenech Ocariz

Mariquita Domenech Ocariz
Mariquita Domenech Ocariz

2020/08/11 - San Nicolás, Argentina

Goibel eta tristerik da San Nicolaseko Euskal Etxea, bere lagun eta bazkide Mariquita Domenech hil dela-eta, azken hilabeteetan ospitalean aurrera egitearen alde gogor borrokatu ondoren.

Honelako iruzkinak geratu dira San Nicolaseko EEko Facebooken:

San Nicolaseko Euzkal Etxean doluminez gaude, lagun maitea joan baitzaigu ondotik. Mariquita Domenech emakume paregabea zen, euskal "Miss Fisher" bat, estereotipoak apurtzen jakin zuen emakumea, ingeniaria eta Somisako burua kargu horietara emakumerik iristen ez zen urteetan. Kementsua, indarduna, azkarra, ederra! Nire bihotzean gordetzen ditut eman zenizkidan hitz eta aholku guztiak, ederra izan zen zu ezagutzea eta zure umore garratzarekin eta aurrez-aurretasunarekin asko dibertitu nintzen. Goian bego, ez adiorik bihotzeko lagun maitea!

----------

Joan zara, ez aurretik borrokatu gabe, mundu hau utzi duzu. Emakume miresgarria, langilea oso, gizabidezko euskal pertsona kementsua, ausarta! Baina gauza guztien gainetik pertsona bikaina izan zara, noblea eta eskuzabala. Zalantzarik gabe motz geratzen ari gara aipamen hauekin. Betetzen zaila izango den hutsunea uzten duzu.

Zure alaitasuna, zure esaerak, zure pasadizo eta ekintzak gogoan daramatzagu. Atseden hartzeko unea iritsi zaizu.

Betira arte! Goian bego, Marikita maitia!

-------------

Javi Tiserak idatzi du:

Mariquita Domenech-i

Inurria eta mailua zen, atomikoki nekaezina. Beti izaten zuen zeregin bat. Kimikan doktore zen eta Somiako laborategia zuzendu zuen. Gizonen mundu batean gidatzen eta moldatzen ohituta, erabat zintzoa izan zen, hain hipokrita den mundu batean.

Leiala, muga ezin pentsatuetaraino. Gupidagabea eztabaidetan edo jarrerak defendatzen.

Euskal Etxearen ekimen guztien sostengatzaile: euskara ikasle izan zen, sukaldari laguntzaile (piperrak ziren bere espezialitatea) eta abesbatzako kidea. Eta Eduardo Galardik sortutako UTTek (Ardo Beltz Hartzaileen Batasuna) kide izan zuen lehenengo emakumea.

Mariquita Domenechen heriotzak dolua ekarri dio euskal gizataldeari eta Ponpeiako Parrokiako komunitateari.

Berrogeialditik Euskal Etxera itzultzen garenean, bere falta sentituko dugu; izan ere, Belgrano 139ra sartzen zenean nabarmendu egiten baitzen bere presentzia.

Goian Bego, Gogoan Bego (GB)

 



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia