euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Maria Teresa Aguirre de Arriaga

Maria Teresa Aguirre de Arriaga
Maria Teresa Aguirre, Antonio Arriagaren alarguna

2020/02/15 - Caracas, Venezuela

2020ko otsailaren 15ean hil da Caracasen Maria Teresa Aguirre, Antonio Arriaga Guerriquechevarriaren alarguna. Zortzi seme-alaben ama, Maria Teresa (Maite), Antonio Francisco (Anton), Miguel Ignacio (+), Maria del Rosario (Poupee), Maria del Pilar (Mapi), Maria Isabel (Mari), Amaya Maria eta Pedro Javier.

Goian Bego

Astelehenean, 14:00etan egingo da bere aldeko hileta elizkizuna, gorpua bertan dela, La Guairitan, esan nahi baita Ekialdeko Hilerriko elizan.

Lerro hauen bidez besarkada bero bat helarazi nahi diegu bere seme-alaba, biloba eta birbilobei, familia eta lagunei, bereziki, une lazgarri honetan, Pedro Javier Arriaga Aguirre lagun eta lankideari, Caracaseko Jazoera euskal buletineko editorea bera, eta euskal-venezuelar gizataldearekiko konpromisoan lagun dugun venezuelar hiriburuko euskal komunitateko kide engaiatuari.

Segidan, Pedro Javierrek berak bere Ama hilostean sare sozialetan jarritako lerroak:

Nire gurasoak, Antonio Arriaga Guerriquechevarria eta Maria Teresa Aguirre Bernaola, ez ziren Venezuelan jaio, Gernikan eta Durangon jaio ziren hurrenez hurren, Euzkadiko bi hiri enblematiko izan ziren, eta oso gazte etorri ziren Graciako Lurralde honetara; hemen ezagutu zuten elkar, ezkondu egin ziren, etxe bat osatu zuten, 8 seme-alaba izan zituzten eta Lur hau maitatu zuten, berea zen bezala.

Atzo, 2020ko otsailaren 15ean, Ama hil ze. 93 urterekin, izaera adimentsuko emakumea zen, oso prestatua, errespetuzkoa, euskalduna eta oso venezuelarra, benetako irakaslea, Caracasko Pedagogikoan graduatua, mundi osoko azken karlista, nik uste. Printzipioekin eta balioekin hazi gintuen, Aita ondoan zuela. Demokrata. Bere lagunen lagun fidela. Oso ondo kozinatzen zuen, txipiroiak batez ere, koadroak pintatzera iritsi zen, liburu irakurle irenslea. Berari esker naizen guztia naiz, baita burugogorra ere.

Argazkian, Ama Aitarekin 1949an Santa Capillan, Caracasen, senargaiak zirenean. Gaur ere elkarrekin daude gu zaintzen, bilobak eta birbilobak zaintzen. Zaude Goian, Ama. Musu bat.



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia