2013/03/09 - Chino, Kalifornia, AEB
Maria Soledad Irigoyen
Marisol (Arrachea) Irigoyen martxoaren 9an, larunbata, hil zen, gaueko 8:45pm-etan, Chino Kalifornian, 79 urte zituela. Elizondon jaioa zen, 1933ko irailaren 16an, duela 42 Chinora etorria eta bertan sortu zuen familia, bera bezala baztandarra zen Juan Irigoyen Iribarren-ekin, senarra orain oso gutxi, 2012ko abenduaren 5ean zendu zitzaiolarik.
Marisol pertsona estimatua zen komunitatean, bereziki euskal komunitatean eta Chinoko Euskal Etxeko (Chino Basque Club) lagun eta bazkideen artean. Zinez nahigabetuta utzi ditu alaba Isabel Irigoyen-Gavinet, honen senar Serge Gavinet, biloba tipi Sofia eta Giancarlo; anai-arrebak Mari Cruz Salvatierra, Beatriz Arrachea eta Felix Arrachea; koinatu-koinata Frank eta Fidela Irigoyen, ilobak Fidela eta Felipe Irigoyen eta gainerako familia eta lagunak.
Bere arimaren aldeko errosarioa martxoaren 23an, larunbata, egingo da, goizeko 11etan, Funeraria del Angel Pierce Bothers Griffit-en (13002 South Central Ave, Chino, CA 91710); eta elizkizuna 1pm-etan, St. Margaret Mary Church elizan (12686 Central Avenue Chino, California 91710-3508).
Bere alaba Isabelek eta familiak hunkituta eskertzen dituzte otoitzak eta sostengua momentu zail hauetan. Goian Bego.
-Marisol Irigoyenen obituarioa ingelesez