euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Maria Jesus Indart Larregui

Maria Jesus Indart Larregui
Maria Jesus Indart Larregui hil da 92 urte zituela

2021/08/04 - Mexiko Hiria, Mexiko

María de Jesús Indart y Larregui, ezagunagoa Chuchi bezala, Mexiko Hirian jaio zen 1929ko otsailaren 26an, etorkin baztandarren alaba.

Juan Jose Indart Echenique eta Jesusa Emilia Larregui Iriarte senar-emazteen seme-alaben arteko lehena izan zen, Baztandik (Nafarroa) Mexikora 1920ko hamarkadan etorkizun hobe baten bila etorriak.

Martin Arrechea Amorenarekin (+) ezkondu zen, bera ere Baztango emigrantea, Elbetekoa, eta lau seme-alaba izan zituzten, hiru gizonezko eta emakumezko bat.

Etxeko andrea izan zen, familiari emana, bizimodu eredugarria bizi izan zuen, lagun eta senitartekoez inguratuta, eta azkeneraino izan zuen hauen laguntza.

92 urte zituela hil da, bakean, lasai eta bere seme-alaba Martin, José Javier, Miguel Ángel eta María Lourdes-en eta bere hiru biloba Iñaki, Fernanda eta Maitaneren maitasunak inguratuta.

Goian Bego - Descanse en Paz



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia