euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Mari Carmen Etxeberria Itzea

Mari Carmen Etxeberria Itzea
Mari Carmen Etxeberria Itzea

2020/04/01 - Lekaroz, Nafarroa

Apirilaren 1ean hil da Lekarozen, Koronabirusagatik. 1936an jaioa, bertako Orabideakoa zen. Zazpi senide ziren, Ameriketara gazterik joan ziren Carlos, Alejandro, Pablo eta Juanito, eta Euskal Herrian geratu ziren hiru ahizpa, Manuela (Mañolita), Karmen eta Angeles.

Kaliforniako Chinoko Alejandro bere anaiaren seme-alaba dira Manuela, Candida, Begoña eta Carlos Echeverria; Candida Echeverria Chinoko Euskal Etxeko lehendakaria da gaur egun. Carlosen semeak Felix, Juan Martin eta Benita (Lesaca), hiruak Bakersfield-en. Pabloren seme-alabak, Eduardo, Ramon eta RosaMari; Bakersfield-en. Eta Juanitoren semeak Javier, Bakersfield-en, eta Ricardo, Chinon. Guztiak kaliforniar euskaldunak eta arras ezagutuak bertako euskal etxe eta komunitatean.

Iloba Begoña Echeverriak kantu ederra sortu, eta bere izeba Mari Carmen Echeverriari eskaini dio, eta eskatu zien kantatzeko berriki Kalifornian izan diren Martin Lerissa eta Mixel Ducau musikariei. Entzun hemen kantu hunkigarria, euskaraz sortua, hitzen ingelesezko itzulpena ondoan.

2017an orduan Lekarozko Institutuko ikasle ziren Unai Bikondo Elizalde eta Olaia Elizalde Garaikoetxeak (kusiak beren artean eta Mari Carmenen bilobak), kantagintzako proiektu batean baitan, 23 minutuko elkarrizketa egin zioten amatxi Karmen Etxeberriari, eta besteak beste euskal kantu tradizionalak kantatzen grabatu zuten, bere seme Joxe Angel Elizalde Etxeberria eskusoinuan.

Goian Bego (GB)



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia