euskal diaspora eta kultura
2015/04/03 - Malanje, Angola
(Gauna, Álava, 1933 - Malanje, Angola, 2015)
(El Correo egunkariak argitara emaniko testua)
82 urte zituela hil da Angolako Malanje-n, bertara 1959an Euskal Elizbarrutietako misiolari legez iritsi zen Luis Maria Perez de Onraita apeza.
Arabako Gaunan 1933ko apirilaren 12an jaioa, erlijio-jende ugari eman dituen familia bateko partaide. Hamar senide edo haurride ziren eta horietarik lau apeztu egin ziren, arrebetako bat misiolari izan zen eta Peruko oihanean hil zen eta beste bat klausurako lekaimea izan zen karmeldarren komentu batean.
Angolan, Malanjeko Elizbarrutian, Cuale-ko misioa sortu zuen eta Fatima-Maxinde-ko Amaren Parrokia. 1996an Malanjeko apezpiku laguntzaile izendatu eta 2011an Malanjeko Elizbarutiko artzapezpiku izendatu zuten, 2012an lekukoa egungo titularrari pasatu ziolarik.
Erretiratu ostean, Malanjeko herritarren zerbitzuan segitu du, osasunak utzi dion heinean.
2001ean Jaurlaritzaren Euskal Kooperantearen saria jaso zuen
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus