euskal diaspora eta kultura
2024/05/30 - Susanville, California, AEB
Lola (Ochotorena) Mendiolea 1933ko martxoaren 6an jaio zen, gurasoak Herman eta Juanita (Orradre) Ochotorena zeuzkala, Susanville-n, Kalifornian, eta bertan eman zituen zeuzkan 91 urteak. Bertako lagun eta familia askok faltan botako dute.
Lola lehen hezkuntzako Lincoln eta Roosevelt eskoletan ikasi eta Lassen High School-en graduatu zen. Lassen-en klase gutxi batzuk jasota pasatu zen Chico State College-ra.
Unibertsitate ikasketen ostean, Estatu Batuetako Baso Zerbitzuan hasi zen lanean, eta bertan garatu zuen bere karrera profesional osoa. Aldiberekotu egin zuen bere familiaren artzain-negozioan bazkide, idazkari eta kontulari izatearekin. Susanvilleko 'Euskaldunak' Euskal Elkarteko eta Sacred Heart Eliza Katolikoko kide izan zen. Beti prest eta gertu zegoen beharra zuen edonori laguntzeko.
Senar izango zuen Juanito Mendiolea 1968an ezagutu zuen, eta 1969an ezkondu ziren. Bizitzako gainerako denbora elkarrekin eman zuten. Ardi batzuk hazteko eta saltzeko arrantxu txiki bat abiatu zuten, lagunei eta tokiko 4-H eta FFA kideei saltzeko.
Lolaren aurretik pausatu ziren bere guraso Herman eta Juanita, anai-arreba Julio, Martin eta Joe, eta ahizpa Marguerite, eta ilobak Andy eta Susan.
Bizi zaizkio 55 urteko senar Juan Mendiolea, iloba Tim Sr. (Sandy), Tim Jr. eta beste iloba eta senide asko.
Bere aldeko elizkizunak abuztuaren 10ean egingo dira, larunbata, Susanvilleko Sacred Heart Eliza Katolikoan, 10:30etan Errosarioa eta 11:00etan hileta-zerbitzuak. Ondoren Lassen hilerrian emango zaio lur, Chestnut kalean, eta Monsignor Moran aretoan bazkari bat egingo da.
(SusanvilleStuff.com-en argitara emana, guhaurek euskaratua)
Goian Bego (GB) - May she Rest in Peace
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus